Azaroaren 19an, ‘Stop pobretzeari’ lelopean, manifestazioak izango dira Euskal herriko lau hiriburuetan

Azaroaren 19an manifestazioak egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan “Stop pobretzeari” lelopean. Ekimen hau, EHko Eskubide Sozialen Kartak – Ekologistak Martxanek parte hartzen duen plataforma- antolatzen du Euskal Herriko hiriburuetan; Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean.

Horrez gain, hainbat ekimen antolatu ditu datozen asteetan: 

Urrian:

  • Urriaren 20an: Informazio banaketa orokorra egingo da Euskal Herriko kaleetan.
  • Urriaren 26an: Energiari buruzko hitzaldia izango da Gasteize, arrastaldeko 19:00etan, Judimendiko auzo elkarteak antolatua.
  • Urriaren 27an: Bilbon (Areatzako Tingladoetan) eta Iruñean (Gaztelu plazan), 11:00etan, Azoka Gardena.

Azaroan: 

  • Azaroaren 3an: Etxebizitza eskubideraen alde eta turistifikazioaren kontrako ekimena (Donostian, Udaletxean, 18:30etan). 
  • Azaroaren 10ean: Bilbon (Eusko Jaurlaritza egoitzan) eta Iruñean (Parlamentuan), diru-sarrera duinen aldeko ekimena (11:00etan).

EHko Eskubide Sozialen Kartari buruz gehiago jalin nahi baduzu, joan esteka honetara.

 

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook