Ehizarik ez!

Bai ehiztariek, bai ehiza-barrutietako nagusiek, bai ehizaren inguruan dauden enpresariek erabiltzen dituzten ohiko gezurrak, jarduera hori defendatzeko:

  • Lobby honetako kideek sinetsiarazten diguten lehen gezurra naturaren maitaleak direla da. Hori egiatik urrun dago: natura maitatuko balute, animalia bizidunak ez lituzkete erailko; euren 4X4ekin natura ez lukete kutsatuko; zabor ez lukete beteko; naturara gozatzera joaten direnak kontuan hartu eta errespetatu beharko lituzkete, etab. Eta ingurumen-inpaktuz nork arduratzen du? Ehiztariak? Non dago amodio hori?
  • Sinetsiarazten diguten beste gezur bat da, “animaliek ez dutela sufrimendurik jasaten”, berehala hiltzen direlako. Errealitateak esaten digu, hori gezurra dela, animalia asko zaurituak eta hilzorian geratzen direlako, eta hiltamu hori hor dago, ez badago sufrimendurik, ehiztariek zergatik ez diote elkarri gauza berbera egiten?.
  • Badago, ehiza egiteko beste modu bat, ematen du “bukolikoagoa” dela, baina sufrimendu gehiago sortzen duena, arku eta geziekin egiten dena. Oso ohikoa da basozainek gezi iltzuituekin zauritutako animaliak aurkitzea, batez ere, zerbidoak eta basurdeak.
  • Naturak bere “tresnak” ditu indartsuenak eta osasuntsuenak bizirik irauteko, eta aldi berean, espezieak hobetzeko. Oso nabarmena da ehiza ez dela modu egokiena hautespen naturala lortzeko edo espezie baten zenbakizko kontrola.
  • Ehiza ez da kirola, ez da baldintza berdinetako lehiaketa bat, arku eta geziekin egiten den arren, ehizaren arauak betetzen diren arren, ehiztariek beti abantailarekin egiten dute. Lehoinabar batek arrakastaren portzentajea %70-80 artekoa da. Lehoi emeek taldean eta gauez egin arren ehizan, eta ehizarako unerik onena dela kontuan hartuta, %35 lortzen dute helburua. Bestalde, gepardoak, ugaztun azkarrena, 100 km orduko abiadura har dezake, hala eta guztiz ere, arrakastaren portzenjea %50 izaten da. Horrenbeste, datu hauekin esan nahi dut, ehiza-barruti batean, ehiztari baldarrena, ere etxera joan daitekeela animalia erail batekin.

Orain dela urte batzuk Bostongo Northeasterngo Unibertsitateak ikerketa bat egin zuen pertsonen jarrerari buruz, eta ondorioztatu zuen, animaliei kaltea eragiten dieten artean, gehienek beste bizidunenganako eduki behar duten sentiberatasuna galtzen duela, bai pertsonenganako, bai animalienganako. Euren ikerrketan, konturatu ziren armak erabiltzen dituzten pertsonek bost aldiz aukera gehiago daukattela beste pertsona batzuei kalte egiteko; egin duten ikerketa horren arabera eskuetan armak edukitzeak “botere psikologikoa” sortzen duelako.

Onartu egin beharko genuke, gure arbasoen garaian, haiek jateko ehiza egiten zutela; eta uste dut ez naizela motz geratuko honako hau esatea: egungo ehiza (eta batez ere, lehenengo mundukoa) norberaren gozamenerako dela, eta bizidun animaiak erailtzea, egozentrismo hutsa dela.

Oso nabarmena da naturaren legeak, norabidea eta kate trofikoa gizakiok gure ohiturekin apurtu ditugula, gainera egiten dugunaren soluziorik ez dugu aurkitu nahi, esaten dudanaren adibidea da, non kokatzen dugun gure burua, esaterako egozentristek esaten dute “gu eboluzioaren piramidearen puntan gaudela”; nik, aldiz beste argudio bat erabili nahi dut, baina hobeto azaltzeko José Luis Viejo Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zoologiako katedradunaren hitzak erabiliko ditut: “nekazaritza-jarduera eta gizakiak ingurune naturalean duen presentzia gero eta gutxiago denez, espezie batzuek aukera gehiago daukate euren lurraldeak zabaltzeko, eta janaria errazago lortzeko; horretarako leku onenak herriak dira, lorategiak, baratzeak, zabor organikoaren edukiontziak … daudelako.

Zentzu horretan, nik uste dut egoera horrek badaukala zer ikusirik basoen industrializazioarekin; alegia, basoak eta natura lantegi nola bihurtzen ditugu. Zer esaten ari naizen? Bada, errentagarritasunari lehentasun handiagoa ematen diogu naturari baino: ez dute ematen jateko fruiturik, adibidez, pinuak, izeiak, eukaliptoak … landatzen ditugulako eta ez ditugu landatzen fruta-arbolak, pagoak, gastainondoak, haritzak, hostazuriak, arteak, etab. Zerrenda oso luzea da. Horren ondorioz animalia batzuk egoera txarretan egokitzen dira, eta orkatzak, basurdeak, oreinak, herrietan janari “erraza” bilatzera ausartzen direnak. Errua ez da animaliena, baizik eta gizakiena da.

Zer egin daiteke animalien ugaltzearekin? Oso nabarmena da erantzuna ez dela erraza, baina, hasteko, galdera erretoriko bat: naturan hainbeste basurde ugaltzen badira, zergatik basurdeak hazten dira ehiza-barruti pribatuetan? Beste soluzio bat izan daiteke naturaren egoera aldatzea, predatzaileen kopurua handitzea, arranoak, azeriak, eta nola ez, otsoak sartzea. Gai honekin bukatzeko, beste datu bat esan nahi dut, naturazaleoi ikara eragiten diguna: 2020. urtean, Espainian, 400 otso akabatu zituzten. Iturria: El Periódico 202-02-04.

Kontuan hartu beharreko beste puntu bat: zergatik, Euskadiko biztanleriaren % o,77ak ehiztariak dira, beraz, txangozaleok, ibiltariok, mendizaleok, naturazaleok, … Ehiztariekin natura partekatzen dugunean, zergatik, ehiztariek eskubide gehiago eduki dezakete besteok baino?

Bukatzeko, gustatuko litzaiguke gonbidatzea beste ehiza-modu bat egitera; argazki-ehiza, non ez dagoen biktimarik, non garaikurra behin eta berriro erakuts daiteken arbuiorik sortu gabe.

Piter Encinas eta Igor Urizar   Arrasateko Ekologistak Martxan taldeko kideak.

 

  • Twitter
  • Facebook