Ekologistak Martxanek Barakaldotik pasatzen den Castaños ibaia birnaturalizatzeko proiektua gauza dezala eskatu dio URAri

  • Proiektu hau ingurumen eta gizarte-interes handikoa da, eta, horregatik, Barakaldoko Udalak Europako proiektuen konturako diru-laguntzetara aurkeztu zuen (hau da, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana, Next Generation programara).
  • Ekologistak Martxan eta Ecologistas en Accionek kritikatzen dute Biodiversidad Fundazioak, Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko Ministerioaren mendean dagoena, proiektua hautatu ez izana, ingurumen eta gizarte-interesik ez duela iritzita.

Trantsizio Ekologikorako Ministeriotik Barakaldotik pasatzen den Castaños ibaia birnaturalizatzeko proiektuaren finantzazioaren ezezkoa jaso ondoren, Ekologistak Martxan eta Ecologistas en Accioneko Ur-arloko arduradunek bilera bat izan zuten atzo, irailak 29, URArekin, Uraren Euskal Agentzia, eta jakinarazi zuten erregistro bidez eskaera bat aurkeztuko dutela erakunde honek lanak egin ditzan.

Castaños ibaia birnaturalizatzeko proiektua ingurumen eta gizarte-interes handikoa da, eta, horregatik, Barakaldoko Udalak Europako proiektuen kargurako diru-laguntzetara aurkeztu zuen (Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana, Europar Batasunak finantzatua – Next Generationak). Diru-laguntza hauek Biodiversidad Fundazioak, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren mendean dagoen erakundea, ematen dizkie udalei. Hala ere, fundazio horrek ez du Castaños ibaiaren proiektua hautatu eta, eman dion puntuazioagatik, erakunde honek uste du ez duela ingurumen- eta gizarte-interesik. Hori harrigarria deritzote bi elkarte hauek,  Uraren Euskal Agentziak berak, bere konpetentziei dagokionen zatian, Kantauri Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoan sartzen baitu orain izapidetzen ari den proiektu hori.

Ekologistak Martxan eta Ecologistas en Acción konfederazioak ez dute ulertzen Ministerioak Castañosena bezalako jarduera bati uko egin izana, eta, aldi berean, ingurumen-interes askoz txikiago duten beste proiektuak hain ondo baloratu izana, edo are gehiago, ingurumenerako kaltegarriak ere izan daitezkeenak, ibaien ibilguetan hormigoiaren presentzia areagotzen dutelako. Horrek erakusten du erakunde ebaluatzaileak ez duela ingurumen-sentsibilitate handirik.

Hori guztia dela eta, Uraren Euskal Agentziari eskatu zaio berak egin dezala Castaños ibaiaren birnaturalizazioa bere funts propioekin; izan ere, dagoeneko erakunde honek adierazi baitu proiektu horren balorazio positivo bat.

Azkenik, Ekologistak Martxanek eta Ecologistas en Acción-eko Konfederazioak Trantsizio Ekologikorako Ministerioari hau eskatzen diote: etorkizuneko horrelako deialdietarako, gure ibaien ingurumena berreskuratzeko hain garrantzitsuak izan daitezkeenak eta izan behar direnak, ingurumen eta gizarte-interesa behar bezala eta irizpidez valora ditzala egiten diren proposamenetan. Eta bide batez, urte batzuen buruan, Estatu osoko ibaien hiri-tarte guztiak birnaturalizatzea lortzea.

Proiektu osoaren esteka (Gazteleraz): Plan estratégico para la recuperación ambiental de los ríos del entorno de Barakaldo

  • Twitter
  • Facebook