Mugi zaitez Europako makrogranja handienaren aurka!

Ekainaren 25ean abeltzaintza industrialaren aurkako jardunaldiak egingo dira Noviercasen (Soria), Europako makrobehitegirik handiena eraiki nahi den herrian.

Helburu horrekin hainbat jarduera programatu dira, hala nola Noviercasen proiektuari buruzko hitzaldi bat, eskulan tailerrak eta zuzeneko musika.

Protesta honekin indarrak batzeko asmoz, Stop Abeltzaintza Industriala plataformak- Ekologistak Martxanek bat egiten duen ekimena- eta Hacendera elkarteak autobus bidezko mobilizazioa antolatu dute ekainaren 25erako, Iruñetik abiatuko dena, aldarrikapen ekitaldi honekin bat egiteko.

Noviercas, Moncayoren azpian dagoen 150 biztanleko herria da. Herriaren kanpoaldean egitea aurreikusita dagoen proiektuak azpiegitura izugarria ekarriko luke, 23.000 behi baino gehiago hartzeko. Horrelako makroustiapen baten inpaktua izugarria da ingurumenarentzat, urarentzat eta inguruko biztanleentzat.

Jardunaldi honetan horren ondorioen zertzelada batzuk emango dira eta Gaztela eta Leongo abeltzaintza industrialari luzamendua eskatuko zaio.

Jardunaldiaren programari buruzko informazio guztia esteka honetan duzu.

Autobusak Nafarroatik:

 

  • Twitter
  • Facebook