Bolintxutik igarotzea galarazi diote Txosnaganerako ibilladi neurtuari

Bilboko Konpartsak federazioak – zeinaren parte den Bizizaleak konpartsa- Txosnaganerako mendi-igoeraren X. ekitaldiari ekingo dio aurten, ekainaren 11n.  Ostegunera arte zabalik egongo da bilbotar denek izena emateko epea. Aurten, ordea, ibilde aldaketa egitera behartuta egon dira konpartsak. Supersur-en lanak direla eta, agintariek debekatu dute Bolintxuko bidezidorretik igarotzea.

Bilboko konpartson ustez, “bitxia da, baina apenas afekziorik izango ez zuela esan zuten arren, handik ibiltzea eragotzi dute, bidezidorrak berak baino trafiko gutxiago duen makroegitura hori egiteko”.

Bi ibilbide errepikatuko dira aurten ere, Bolintxu bidearen ordez konpartsok adostutako zati alternatiboaren salbuespenarekin.

Lehenengoa, mendian eskarmentua duen jendearentzat, 19,17 kilometrokoa (967 metroko goranzko desnibela). Goizeko 8:15ean dokumentazioa batu eta 15 minutu beranduago irtengo da San Adriango elizatik.

Bigarrena, 13,6 km (582 metroko goranzko desnibela), 9:15ean dokumentazioa batzeko eta 15 minutu beranduago irteteko, leku beretik.

Helmuga Atxuriko Enkarnazio plaza izango da, auzoko jaiekin bat eginez. Bertan, mendizaleek aurkituko dituzte indarrak berreskuratzeko eta behar den guztia; han bertan ere izango da parte-hartzaileentzako sari-banaketa.

Izen-ematea gure webgunean egin daiteke ekainaren 9ra bitartean, eta parte-hartzea doakoa da. Ekainaren 11n Txosnagarera joango gara!

 

  • Twitter
  • Facebook