“AHTa diskurtsiboki hilda dago eta zombie bat bezala mantentzen da”

Atzo, Josu Larrinagak, UPV/EHUko irakaslea eta Ekopoleko kidea, hitzaldi interesgarria eskaini zuen atzo Ekoetxean. Bertan, Zombies prometeícos. Sobre la narración obsoleta de los proyectos faraónicos izenburuarekin “Prometeismo” delako hitz edo marko kognitiboa jorratu zuen eta nola sinesmen itxu horrek “pentsatzen eramaten digu gizakiok natura menpe dezakegula, teknologiaren bidez”, azpimartu zuen.

Teoría hau antropologo frantziar batek sortu zuen eta sistema kognitiboan oso errotuta dugun pentsakera bat da. “Laburbilduz, Prometeismoa pentsatzen eramaten digu gizakiok natura menpe dezakegula, teknologiaren bidez. Eta ingurumenean zerbiat kakazten badugu, beti irtienbide teknologiko bat egongo da konpontzeko. Oso errotuta dekogu gure sistema kognitiboan”, azladu zuen Larrainagak.

AHTren kasuan, urteetan zehar euskal gizartean “oso erraza dauka gure burmuinetan sartzeko. Horregatik oso zaila da horren aurka borrokatzea,”, adierazi zuen Larrinagak. Horren harira, garraioa azpiegitura horrek, gaur egun, “zoombie” baten moduan dabil eta diskurtsiboki hilda dago, bere legitimazioa urteen poderioz galdu du eta”, dio.

“Lehengoz AHTren aurka kanpainak hasi zirenean, bazen momento bat, non gizartea zegoen hauzkunde aurreratuan. Gogoratzen dut nola Eusko Jaurlaritzarekin hitzegitera joan ginean eta esaten zizuten urtero Barne Produktu Gordina 2 puntu igotzen dela eta garraio-komukinazio beharrak korrelazionatzen zuten hauzkunde honekin”. Baina gero krisia ailegatu zen eta BPG-a behera hasi zen, une hartan agintariek  AHT bezalako proiektuak beharrezkoa zirela herrialdea ekonomiko berpizteko sinetsi egin zuten. “Egoera hori erabat aldatu da orain, iadanik ez da sinesten AHT proiektuan. Azken finean, bere jarraipenak  sistema ekonomikoa eta euskal enpresak sostengatzeko bakarrik justifikatzen da”.

 

  • Twitter
  • Facebook