Ortuella udalerri aktiboa da, eta ingurumen kausengatik erebat inplikatzen dira bere auzokideak. Horren adibide izan zen apirilaren 10ean Sader planta kutsatzailea Barguillan kokatzeko proiektua atzera botatzeko egin zen manifestazioa.
Ortuellan Sader Ez! Auzo-plataformak deituta, ekimen horren aurkako pankartekin eta leloekin bete ziren herriko kaleak. Bere bultzatzaileen arabera, fabrikak izango duen kokapena ez da egokiena “Ortuellako herrigunetik gertu dagoelako”. Plataformako kideek gogorazten duten bezala, enpresa industria-produktu arriskutsu eta kutsatzaileak birziklatzen dituen fabrika da.
Kolektiboak herritarrei ohartarazi die enpresak Zorrotzatik (aurreko egoitza) alde egin behar izan duela bizilagunek eta Bilboko Udalak behartuta,”usain txarrak eta kutsadura sortzen duelako”, eta hainbat udelarritan lekua bilatu ondoren, “gure udalerriko ateak irekitaikusi ditu, laster futbol-zelaitik gertu kokatu ahal izateko”.
Partekatzen dizuegu auzo-plataformaren aldarrikapen nagusiekin, non argi eta garbi azaltzen duten Sader Ortuellan kokatzearen aurka daudela:
- Sader-Agaleus, Profersarekuin batera, Zorrotzan itsasadarraren ondoan dagoen industriagune baten parte da. Zorrozaurre uhartearen parean dago, eta bertan hasi dira merkeak izango ez diren etxebizitzak eraikitzen. Hori dela eta, Bilboko Udalak ingurua garbitzea erabaki du. Bizilagunek orain dela hamarkada batzuk kentzea eskatu zuten, baina badakizue eraikuntza-enpresei kasu gehiago egiten zaiela.
- Birziklatze-enpresa hori, Sader, beharrezkoa da euskal industria-sarearen barruan, hondakin oso kutsagarriak sortzen dituzten industriek ahalik eta merkeen atera ahal izan ditzaten, birziklatze-enpresa bat gertu izan dezaten, urrutiagoko komunitateetara joan. beharrik izan gabe. Eusko Jaurlaritza enpresa pribatu horri leku bat lortzen laguntzen ari da.
- Enpresa Bilboko portuan kokatzen saiatu zen, baina
tratamenduek sortzen dituzten hondakinak portuko
araztegira edo itsasora isuri ezin direnez enpresa ezin izan
zen bertan kokatu. Hondakinak Santurtzira eramateko
aukera zuten, eta handik, ur beltzen hoditik, Galindora
iritsiko lirateke bertan tratatzeko. Hondakinak Santurtzira
hodi eta ponpa berri batetik eramateak gainkostua eragingo
luke, eta enpresak gainkostua ez du bere gain hartu nahi. Eta
aurrezteko portutik alde egiten du.
- Sader-Agaleus Zallan kokatzen saiatu zen. Ezinezkoa.
Kadagua erreka hurbil dago eta uholdetan enpresaren
produktuak Kadagua ibaian amai zezaketen. Gero, erraustegiaren ondoan, Zabalgarbin saiatu zen (Hondakinak hondakinen deia entzuten dute) baina ez
zegoen lekurik. Orain lur merke bat aurkitu dute Ortuellan, %
85eko beherapena egin diete. Gainera autobiderako sarbide
zuzenarekin eta beso zabalik hartzen duen udal bat. Enpresak
zorte ona du lursail berean ur beltzen kolektore bat izateko
(Bere zorte ona gure zorte txarraren parekoa da). Eta Eusko
Jaurlaritza pozik “marroi” hau behin betiko gainetik kentzeaz.
Dena ondo dago.
- Dena ondo dago, jendea izan ezik, gu izan ezik. Beste
lekuetan ez zegoen jenderik, baina hemen, Enpresa
horretatik kilometro bat baino gutxiagora, 10.000
pertsona bizi gara. Horri “giza faktorea” esaten diote.
Garrantzirik gabekoa, baztergarria. Gerran bezala.
Garrantzitsua da lurraren prezioa, garrantzitsua da sarbidea,
garrantzitsua da ur beltzen kolektore madarikatua,
garrantzitsua da ibaia, garrantzitsua da lursailaren tamaina,
baina 10.000 pertsona horiek ez gara garrantzitsuak.
Horrelakoa da ekonomia. Ez pentsatu gehiago. - Orain gu, Ortuellan bizi garenok
Paper bat daukagu. Eta guri tokatuko zaigu erabakitzea
Agaleus-Sader eta bere hondakinak nahi ditugu
Arriskutsuak gure seme-alabengandik hurbil egotea
Edo, alderantziz, guztion artean saiatzen bagara
Urrundu dadila, pixka bat edo erabat…
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu esteka hau.