Ekologistak Martxan Euskal Herria erakundeak Komunikazio Arduradun gisa lan egiteko pertsona bat kontratatu behar du, behean azaldutako baldintzetan.
Izangaien betekizunak:
Titulazioa: Kazetaritzako, Publizitateko eta Harreman Publikoetako edo antzeko Gradua
–Esperientzia komunikabideetan eta/edo komunikazio-kabineteetan.
–Euskararen hizkuntza-maila ahoz eta idatziz: PL3/EGA
Beste alderdi hauek baloratuko dira:
–Gizarte-erakundeetan esperientzia izatea.
–Beste hizkuntza batzuk jakitea.
Lanpostuaren eginkizun nagusiak:
–Komunikazio-planaren garapena eta jarraipena.
–Ekologistak Martxan Euskal Herriko barne-komunikazioko protokoloak ezartzea eta koordinatzea.
–Sare sozialak aldizka eguneratzea: Facebook, Twitter, Youtube, Instagram, etab.
-Ecologistas en Acción komunikazio-taldearen bileretan parte hartzea.
–Ekologistak Martxanen gaurkotasun gaien jarraipena.
–Edukiak sortzea, informazioa zabaltzeko sistemak administratzea eta kudeatzea (bloga/webgunea). Jarduera interesgarriei lotutako eduki grafiko errazak (grabazioak, edizioak, etab.) hautatzea eta sortzea.
–Edukiak euskarara itzultzea (ezinbestekoa denean bakarrik). Hasiera batean, batzordeak/arloak izango dira testua bi hizkuntzetan erraztuko dutenak edo, beste kasu batzuetan, enpresetara itzultzeaz arduratuko direnak.
–Aurkezpenak, prentsaurrekoak eta elkarrizketei buruz aholkuak ematea, prestatzea eta abiaraztea.
–Kanpaina eta/edo komunikazio-ekintza propioak eta Ecologistas en Accion Konfederazioarenak kudeatzea.
Lan-baldintzak:
–Urtebeteko kontratua, luzagarria.
–Hilabeteko probaldia.
–Ekologistak Martxanen baremoaren araberako soldata.
–6 orduko eguneko lanaldia.
-Lantoki nagusia: Ekoetxea (Pilota kalea 5, Alde Zaharra, 48005, Bilbo)
Kurrikulumak jasotzeko epea 2021eko apirilaren 11n, igandea, 24:00etan bukatuko da. Bidali kurrikulumak bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera, mezuaren izenburuan ‘Komunikazio Arduraduna” erreferentzia adieraziz.