Barakaldoko ‘La Huertaka’ indartsu itzuli da. Ekologistak Martxan Barakaldo eta KCD GGKEaren eskutik, ‘Gure baratzak zaintzen dituzten landareak’ ikastaroa uztailaren 6tik 17ra burutu zen. Leku askotatik (Kolonbiatik, Boliviatik, Ukrainatik, Magreb eskualdetik…) etorritako 19 pertsonek parte hartu dute. Proiektu honen kultura-aniztasunak lurra, ingurumena eta ekologismoa mundu osoko elementu komunak direla erakusten du.
Covidek ezarritako prebentzio-neurri guztiak bete egin dira ikastaroan zehar, maskarak erabili dira eta segurtasun-distantziari eutsi ere.
Ikastaroaren ondorioz, ‘La Huertaka’ proiektuaren aniztasuna nabaria da. Dagoeneko 52 lursail lantzen dira, eta proiektuari lotu zaizkion jende eta familia berriak heldu ere badira.
Gainera, ikastaroari esker, ingurua biziberritu ahal izan da, garbiketa- eta mantentze-lanak egin dira… Azken finean, erabateko arrakasta izan du ‘Gure baratzak zaintzen dituzten landareak’ ikastaroak eta horrek Barakaldoko ‘La Huertaka’ proiektuarekin jarraitzera bultzatu egiten du Ekologistak Martxan taldea.