Ekologistak Martxanek Ozono bidezko kutsaduraren datuak aurkeztu ditu

Nahiz eta bero gutxiago egin, ozono bidezko kutsadura mantentzen da. Euskadik jasaten duen ozono mailaren ondorioz, osasunak, basoak eta laboreak arriskuan daude

2018ko udan Euskadiko 865.000 biztanlek ozono bidez kutsaturiko airea harnastu dute. Ecologistas en Accion- Ekologistak Martxanek urtero argitaratzen duen Ozono bidezko Kutsaduraren txostenaren arabera, Euskadiko biztanleriaren erdiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaileak jasan ditu. Erregai fosilak eta aldaketa klimatikoak eragin zuzena dauka gaur egun bizi dugun arazoarekin.

Ecologistas en Accionesek argitaraturiko txostenean, espainiar estatu osoan kokaturik dauden 472 behatokiren datuak hartu dira kontuan, hoietako 26 Euskal Autonomi Erkidogoan daudelarik.

Euskadiko datuak kontuan harturik, honakoa ondoriozta daiteke:

– Euskadin klimak dituen ezaugarrien ondorioz (ezegonkortasuna, prezipitazio ugariak eta eguzki erradiazio baxuak) ozonoaren eraketa ez da oso nabarmena. 2018 urtean zehar maila egonkorrak mantendu dira, nahiz eta udaberrian tenperatu maila baxua izan.

– Ecologistas en Accionek argitaraturiko txostenak erreferentzia moduan OMEren (Osasunaren Mundu Erankudea) datuak hartu ditu. Honela, ozonoak kutsaturiko aireak biztanleriaren %40a kutsatu du, baita lurraldearen erdia ere.

– Ozonoa oso kutsatzaile konplexua da, atmosfera baxuan eratzen da eguzki erradiazioaren eta gainerako kutsatzaile desberdinen nahasketaren ondorioz. Zentral termoelektrikoen, jarduera industrialaren eta garraiobideen kutsaduraren ondoriozkoa da bereziki udaberrian pairatzen dugun kutsadura mota hau.

– 2018an jasaten ari garen kutsadura, batez ere erregai fosilek eragindakoa da, zeinak ekonomia zikloa aldatzen duten. Bilakaera udako tenperatu altuen igoerek eta muturreko egoera metereologikoek baldintzatzen dute, aldaketa klimatikoaren ondorio direnek.

– Ozono bidezko kutsadura, osasun arazo moduan ikusi beharko litzateke. Euskadin aurten jasan ditugun ozono maila berdinak, 2016 urtean espainar estatuan 1600 hilketa goiztiar eragin zituen Europako Ingurumenaren Agentziaren arabera. Arazo larrienak umeek, hirugarren adinekoek, haurdun dauden emakumeek eta bihotzeko edota arnas aparatuko arazoak dituztenek jasaten dituzte.

– Munduko Bankuaren arabera,. Ozono bidezko kutsadurak eragiten dituen bataz besteko kostu sanitario eta laborala 5000 milioi urtekoa da, hori laborantzan eta ekosistema desberdinetan izan ditzakeen kalteak kontuan izan gabe.

– Administrazio publikoek ez dute behar den moduko informaziorik plazaratzen, kutsadura mota honek duen benetako larritasuna kontuan izan gabe. Abuztuko lehen astean legalki onartuak dauden kutsadura mailak gailendu ziren, hala ere, Eusko Jaurlaritzak ez zuen datu horien informaziorik plazaratu.

– Ozono bidezko kutsadura maila jaisteko modu eraginkorrenak garraio gidatuen erabilera jeistea, teknika industrialen berrikuntzak, efizientzia energetikoa eta zentral termikoetan eraketa elektrikoaren murrizketa dira. Diesel garraioak zigortzea ere beharrezkoa da.

  • Twitter
  • Facebook