Kontrolik gabeko lindano isurketa topatu du Ekologistak Martxanek Jata mendian

Ekologistak Martxanek, kontrolik gabeko lindano isurketa topatu berri du Jata mendiko zabortegian. Barrika eta Bakio bitarteko errepidean. Agintariak jakinaren gainean jarri  eta larrialdi zerbitzuak abixatu dituzte. Gainera, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundira pasa dute abixua ere.

Duela aste bete aurkeztu zuten Ecologistas en Accionekin batera prestatutako lindanoaren kutsadurari buruzko txostena eta gaur, agerian gelditu da, gure lurraldean dugun lindano kutsadurari konponbidea bilatzeko lankidetzan aritzea behar beharrezkoa dela.

Ez diezaiogun bizkarra eman gatazka honi!

 
  • Twitter
  • Facebook