Bizkaiko Zero Zabor Plataformaren aurkezpen publikoa

Gaur maiatzak 17, birziklapenaren nazioarteko egunean, manifestua sinatzen dugun 40 erakundeek (laister gehiago izango garelakoan), BIZKAIKO ZERO ZABOR plataforma martxan jarri dela jakinarazi nahi dizuegu. Plataformaren helburua, Bizkaiak duen Hondakinen Plana, Zero Zabor egoeraruntz zuzentzea da.

Zentzu horretan, 2005ean martxan jarri eta 2016ko abenduaren 31ra bitartean indarrean egondako BHKPI-a (Bizkaiko Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integrala) errebisatzea premiazkoa dela uste dugu. Estatu zein Europa mailako araudiekin bat datorren plana garatu, gaur egungo teknologia berrietara moldatuz. Bizkaiko zaborren tratamendua birpentsatu beharra daukagu, beste begirada batekin, gizartearen interesak barne hartuz. Joan den astelehenean BFA-k ezagutzera eman dituen datuek, Bizkaian egin den hondakinen kudeaketaren porrota erakusten dute (BFA-k 2015/2/27an esan zuenez, 2014an %67a birziklatzen zen; gaur egun aldiz, 2017/5/15ean, portzentai hori %42,64ra jtsi da). Mugimendu ekologistak esaten zuenaren harira, Bizkaiko hondakinen kudeaketaren inguruko datuak faltsuak ziren.

Beherago sinatzen dugun erakundeek osatzen dugun BIZKAIKO ZERO ZABOR plataforma honen helburua, anitza eta zabala izatea da, lan sareak eta diskurtso berriak sortuz ZERO ZABORRAREN ALDEKO AMAKOMUNEKO ESPAZIOA SUSTATU ahal izateko.

Errausketak geroz eta gehiago aldentzen gaitu Europar araudiekin bat datorren Zero Hondakinen politikarengandik. Gaur egun Zabalgarbi, aurreikusten zen moduan, hondakinen murrizketa eta birziklapenerako oztoporik handiena da. Materia organikoaren gaikako bilketaren garapen motela dugu honen adibidez argia. Indarrean zegoen Plan horrek materia organikoaren aukeraketaren %4,5a aurreikusten zuen; aldiz, %1,14 baino ez da lortu. Materia organikoa zabor guztiaren %40ª izanik, frakzio hau lantzea funtsezkoa da hondakinen kudeaketa jasangarri bat lortzeko. BFAak %65ª birziklatzea lortu nahi du; aitzitik, ez du jatorrizko bereizketa kontutan hartzen eta ez dira horretarako beharrekoak diren azpiegiturak aurreikusten.

Hiritarrak ez dira erlaxatu Unai Rementeriak esaten duen moduan. Errealitatea zera da, birziklatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskura izan ez dituztela.Ez dute eskura izan, birziklatzeko beharrezko

Itxaropenaz beteriko bide luze bati ekiten diogu gaurkoan. Kalea eta tokian-tokiko kudeaketa ardatz hartuta (Udaletxeak eta Bizkaiko Foru Aldundia), hondakinik gabeko gizarte jasangarriago baten aldeko apustua bideragarri egiten saiatuko den bidea.

Epez kanpo egoteaz gain, porrot egin duen BHKPI-a errebisatzeko momentua dugu hau, horretarako hiritarren parte hartzea ahalbidetuz. Kalitatezko eta kutsatzaileak ez diren birziklapen sistemen aldeko apostua egin dezagun.

MANIFESTUA ETA ATXIKIMENDUAK IRAKURRI

  • Twitter
  • Facebook