Komertzio eta inbertsio libreko hitzarmenak geratzeko eta pertsonen zein ingurumenaren alde funtzionatuko duen ekonomia sustatzeko 2015eko apirilaren 18an mundu mailako ekintza Egunean antolatu diren jardueretan parte hartzeko deitzen du Ekologistak Martxan-ek. Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatu dira zenbait arduera.
PERTSONAK ETA PLANETA IRABAZI KORPORATIBOEN AURRETIK
Komertzio eta inbertsio libreko Hitzarmenak geratzeko ekintza globalerako deialdia
Guk, sindikalistok, baserritarrok, gazteok, mundu guztiko mugimenduetako gizon eta emakume ekintzaileok, jendarte zibileko erakundeok, komertzio eta inbertsio libreko hitzarmenak geratzeko eta pertsonen zein ingurumenaren alde funtzionatuko duen ekonomia sustatzeko, 2015eko apirilaren 18an burutuko den mundu mailako ekintza Egunera dei egiten dugu.
Azken hamarkadetan zehar, nazioarteko enpresek zein gobernuek, geure eta ingurumenaren eskubideak urratuz, komertzio eta inbertsio libreko hitzarmenak bultzatu dituzte herritarrek ezer jakin gabe.
Denon artean, negoziatzen ari diren akordioak gera ditzakegu eta iragandako hitzarmenen inpaktu kaltegarriak lehengoratzeko lan egin dezakegu. Enpresa handien abantaila eta onuren gainetik, pertsonen eskubideen nagusitasunean oinarritzen diren geure alternatibak bultzatzen ditugu batuta.
Bost kontinenteetan ekintza deszentralizatuak antolatzeko jardunaldian parte hartzeko deialdia egiten diegu erakundeei, pertsonei eta aliantzei. Pertsona eta planeta osoaren onurarako eredu ekonomiko zein komertzial berri baterantz bideratzeko informatzen eta sentsibilizatzen laguntzen duten taktika zein ekintza solidario anitzak jasotzen ditugu.
BILBO
– 20:00 Manifestazioa Moyua Plazatik
– 11:00: mahai-ingurua: alderdi politikoak
Elkanoko unibertsitateko Ikasketen Eskola
Donostia:
– Apirilak 17: mahai-ingurua (euskera) , 19:00, Guardetxen:
Congde-Pobreza Zero, Askapena, E.Hko EMAKUME MUNDU MARTXAK, Ekologistak Martxan, STEE-EILAS, Fracking Ez
– Apirilak 18, Elkarretaratzea: 12:00 Bulen
Gasteiz,
– Apirilak 16 mahai-ingurua: Judizmendi kultur-etxean, 19:00
Hizlariak: Juan Hernández Zubizarreta (EHU-UPV),
Gregorio Abascal (Filosofo, Economía Ciudadana blogekoa) y José Ramón Mariño (ATTACeko Ekonomilaria)
-Iruñea
– Apirilak 16: gizakatea Olite zinemetatik 19:15
– Apirilak 18: manifestazioa: busgeltoki ohitik 18:00
– Apirilak 18: hitzaldia: Paul Nicholson (Vía Campesina) eta ATTAC
– Apirilak 18-19: Elkartasun Ekonomiaren azokan mahia eta erakusketa
[<iframe width=”560″ height=”315″ src=”https://www.youtube.com/embed/qIiEljxXCnE” frameborder=”0″ allowfullscreen]