“Espaloiak oinezkoentzat dira” kanpaina

Gune publikoa guztiz beharrezkoak dira gure kaleetako espaloiak hiri bizitzan. Hortxe ibiltzen eta komunikatzen baikara

Espaloiak ez ACERA PEATONALdira ibilgailuak pasatzeko.Espaloian zirkulazioa bereziki ahulenentzat da kaltegarria, umeentzat, atso-agureentzat edo elbarrientzat.

  • Errepidean segurtasun arazoak eta leku gutxi izatearen ondorioz, udaletxe batzuk espaloien izaera okertzen ari dira, haietan aparkatzea baimenduta edota pasatzen utzita.
  • Ibilgailu txikiek errepideetan dituzten zirkulazio edo aparkaleku arazoak ez dira konpondu behar oinezkoen segurtasuna edo erosotasunaren kaltetan.

Gainera, bada garaia mugikortasun jasangarriago baten alde egiteko, honen oinarria oinezkoen eta bizikletarien mugikortasuna defenditzea eta bultzatzea izanik. Bizikletarien mugikortasunak ahalmen itzela du hiriko garraioan eta asko lagun dezake gure hirietako giroa hobetzen.

Baina akats larria litzateke bizikletariei laguntzearren oinezkoei kalte egitea.

Kanpainaren baliabideak:

  • Twitter
  • Facebook