Apirilak 11 Yasunikin bat

yasuniren aldeGaur apirilak 11 Bilboko Ekuadorreko kontsulatuan elkartu gara Amazoniako Yasuni babespen eremua iraun dadila aldarrikatzeko, gaur  da azken eguna hango herritarrek bultzatzen ari diren herri kontsultarako sinadurak aurkezteko. Hori lortu dute eta behar ziren 600.000 sinadurak baina gehiago lortu dituzte antolatzaileek . Orain gobernuak bete behar du bere hitza eta kontsulta deitu. Hemen Euskal Herrian eta Ekologistak Martxan erakundeak uste du hau ez dela Ekuadortarren ardura soilik, baizik eta denona. Beraz haien proposamenekin bat egin nahi dugu hemenfo Ecuadoretxeako jendearekin. Bestela guri bidali zuen eskutitzak, eskaerak eta kontsulta eta Yasuniren aldeko adierazpenak:

Hemen ere kontsultarako proposatzen den galderari baietz esan nahi diogu:
“Ekuadortar gobernuak ITTeko (43 Blokea) olioa lurpean ustiatu gabe mugagabeki uztearekin bat al zaude?”

10245341_686007058112189_5182853493963363750_n
1526359_686006908112204_6955314475291838754_n
 
Bilboko Ekuadorreko kontsulatuan utzitako eskaera. Bertan herri kontsulta eta han erabakitakoa, gehi harremanik gabeko herriak eta AmaLurra (Pacha Mama) errespeta ditzatela eskatzen da (2014-04-10)

Zertan datza Yasuní ITT ekimena?

Yasunikin

Proiektu iraultzaile honetan oinarrituta, Ekuadorrek 850 upel petrolio gordin erauzteari utziko lioke Yasuní parke nazionaleko lurpetik, UNESCOko Biosferaren Erreserba 1989an eta borondatez bakartuta dauden herrien babesleku. Horretarako, Ekuadorreko gobernuak Ishpingo ­Tambococha ­Tiputini (ITT) blokeko hiru hobiak ustiatzeagatik lortuko lituzkeen 6.000 milioi dolarren %50 jasotzea espero du. Ez litzateke diru­laguntza, baizik eta Iparraldeko erakunde edo gobernuek parkea ba­ besteko eta 410 milioi tona CO2 isurtzea saihesteko eginiko ordainketa. Herrialde horiek klima­aldaketa globalari ekarpen handiagoa egin diotenez, ordainketa horiek Hegoaldearekiko erantzukizuna onartzea lirateke. Yasuní ekimenak eztabaidagune izaten jarraitzen du,

ordainketa osatzeko laguntzaileak bilatzen ari diren bitartean. Ekimen honi laguntzeko prest agertu den azkena Chevron­Texaco izan da, hori bai,
Ekuadorreko Amazonia 18 urtean zehar kutsatzeagatik 18 milioi dolar ordainarazi­ko dizkion epaiketa bertan behera uztearen truke.

Yasuniri buruzko txostenak eta informazioa:

  • Twitter
  • Facebook