Ekologistak Martxan erakundeak Uraren Munduko Eguna (martxoaren 22an) eta Urtegi HAndien Nazioarteko Egunerako (martxoak 14) zenbait jarduerak antolatu ditu “Ura bizitzarako, ez merkataritzarako”. Jarraian doakizu azalpen bat eta egutegia.
Ekologistak Martxan erakundeak aldarrikatzen du: ura bizitzarako, ez merkataritzarako!
Ura: ezinbestekoa bizitzarako!
Lur planeta uretaz %71 osatuta dago – horretatik bakarrik %1 da edangarria.
Gizakiok %60 gara ura.
Ura ezinbestekoa da bizitzarako.
Ura ezinbestekoa da gizakientzako.
Ala ere gure jarrera aurkakoa da, gure menpean nahi dugu: ura bideratzen dugu, oztopatzen dugu, ixten dugu, pozoitu, eta bakarrik etekina lortzeko interesatzen zaigu, botiletan sartzeko, energia ekoizteko, beste herriekiko txantaje moduan erabiltzeko, etab .
Gizakiok ingurumenekiko lotura galdu dugu eta berdin gertatzen zaigu urarekin. Ez dugu ura ulertzen bizitza eta ingurumenekiko ulertzen. Beste gizakiekiko daukagun harremana ere uretan islatzen da: berdin zaigu norbaiti ura faltatzen bazaio guk etekina lortzen dugun bitartean. Berdin zaigu norbait kanporatua suertatzen bada ere bere lurraldean urtegi bat eraikitzeko.
Ur transnazionalen kontrola
Ur eskasia gero eta nabarmenagoa da mundu osoan: gizakien %15ek ez dute ur edangarririk eskura, bi mila milioi lagunek ez dauzkate bermaturik gutxieneko ur zerbitzuak, eta egunero 30.000 lagun inguru hiltzen dira ur faltarengatik. Uraren eskasiaren eragile nagusietakoak transnazionalak dira (Nestle, Coca-Cola, Pepsi…), ur kopuru handia behar dutela euren jarduera eta ekoizpenean, eta baita ere ura pribatizatu nahi dutelako eurek erabiltzeko edo saltzeko. Mundu Bankuak munduko urari 800 bilion dolarreko prezioa jarri dio.
Pertsonako eta urteko 200 litro ur botilatu kontsumitzen dira. Urtero Euskal Autonomi Erkidegoan 450 milioi litro ur botilatua kontsumitzen dira. Botila horiek ekoizteko 4000 tona petrolio erabiltzen dira (3000 kotxeren kontsumoa…). Horri dagokio 9000 tona plastiko hondakin. Ur-botila enpresa handienak: Nestle, Coca-Cola eta Pepsi dira. Botilatutako litro bat ur, txorrotakoa baino 200 aldiz garestiagoa da.
Urtegiak
XX. mendearen bukaeran 50.000 urtegi eraiki egin dira munduko ia ibai guztiak eragiten. Ingurumenetaz gain, urtegiek 400 eta 800 milioi pertsona eragin dtuzte (eta hauetaz gain, kaltetuak suertatzen diren horrenbesteak baina horrela onartzen ez direnak) – gizadiaren %10a!
Urtegiek ere klima aldaketari eragiten dioten, baso eta oihanak urperatzerakoan, ustelketak metanoa eragiten duelako. Metano gasa CO2 baina askoz eragikorragoa da klima beroketan (25 aldiz). Alde horretaz, urtegi baten eragina ikatz zentral termiko batena baina handiagoa izan daiteke.
Uraren ekoizpenerako erabilpena
Munduko uraren %70 nekazaritzan erabiltzen da. Palma olioa eta soja monolaborantzei ur kontsumo handia dagokie, eta beste ingurumen kalteen artean, ongarrien ondoriozko uren kutsadura ere bai.
Industrian %20. Etxe-kontsumoari %10 dagokio.
Gure ibaiak oso kaltetuak daude gizakiaren eraginez, eraikuntzaz eta kutsaduraz. Ez dira ez euren ingurumenak eta ezta ere euren beharrak kontuan hartzen. Arazoak daudenean (uholdeak, etab) azpiegiturak areagotzen dira eta haiekin eraginak. Beste eragin batzuk sistema hidrikoan eragin itzela daukate, adibidez AHTa.
Industria garaian, gure ibai eta errekak kloakak beazala ulertzen ziren eta pentsakera horrek oraindik darrai, ur kutsatuta itsasoratzen.
Industriaren eraginez, Barakaldoko Oiola urtegia Lindano pestizidaz kutsatuta dago. Urtegi honen ura etxe-kontsumorako erabiltzen da.
Ustiapena (petrolioa eta meatzaritza): eraginak uretan
Ustiapen desberdinek (meatzaritza, petrolioa, nekazaritza, etab) uretan eragin handia daukate: alde batetik kontsumoan eta bestetik uraren kutsaduran. Ustiapen eta industria proiektu askok, haien ur erabilpenerako urtegiak behar dituzte. Azken mende erdian Nigerian 13 milioi upel petrolio baino gehiago isuri ziren, Prestigek isuritakoa baino 30 aldiz gehiago. Bertako landa-komunitateek edateko urik barik jarraitzen dute
Ur eta akuiferoen kutsadura eta azidifikatzea ingurumen eta pertsonengan dira meatzaritza metalikoarekin loturiko ingurumen arrisku handienetako batzuk. Kupre, zilar, urre eta bestelakoen ustiapenetan merkurio eta zianuro erabiltzen dira mineral hauek arkaitzetik ateratzeko, eta hauek garbitzerakoan, urarekin batera joaten dira lurrak, eta errekak eta akuiferoak kutsatzen. Ur kontsumoa da meatzaritza metalikoaren drama handietako bat. Guatemalako Marlin Meatokiaren Ingurumen Eraginaren Azterketak adierazten du meatokiak 250.000 litro ur erabiliko dituela orduro, familia nekazari batek 22 urtean kotsumituko duen kopuru bera.
Gasa ustiatzeko era berria den ahustura hidraulikoa edo frackingak eragin handia dauka ere uretan. Gasa ustiatzeko 600 kimiko baino gehiagokin nahastutako milioika litro ur injektatzen dira lurrean. Lurpeko urarekin nahasteko aukera izugarria da, eta isurketak gertatzeko ere bai.
Bertako transnazionalak: BBVA eta Iberdrola
Urak ere energia ekoizpenean garrantzi handia dauka. Alde betetik energia hidroelektrikoa ekoizteko (urtegien bitartez). Bestela, bai zentral nuklearrek bai termikoek (ziklo konbinatuak barne), erreaktoreak hoztutzeko ura behar dutelako. Honi dagokio ura berotzea (dagokion ingurumen eraginarekin) eta kutsatzea (nuklearraren kasuan, radioaktibitatea barne).
Euskal Herrian oinarritutako Iberdrola transnazionalaren elektrizitatearen %20,8 hidraulikoari dagokio (8.811 MW). Estatu espainolean urtegi asko dauzaka, baina Brasilen ere bai (Baguari, Itapebi, etab) eta Teles Pires, Baixo Iguaçu eta Belo Monte proiektuetan ari da. Belo Montekoa munduko 3. urtegi handiena izango da Amazonian. BBVA beste aldetik, urtegi asko finanziatzen ditu, haien artean Ilisukoa (Kurdistan), Cerro del Aguila (Perú) eta aurretik bost Baker eta Pascuakoak (Txilen), El Cajón (México), Barra Grande eta Campos Novos (Brasil), etab.
Bertako ur gatazkak: Itoitz, Nafarroako Urbidea eta Esa
Beste aldetik, Euskal Herrian izandako ingurumen gatazka handienetariko bat Itoitz urtegikoa izan zen. Oraindik bere eraginak hor dauzkagu, proiektu honek helbururik ez zeukalako, Nafarroako Urbidea asmatu zuten. Egun, hau da beste gatazka bat, ingurmenari eragiten diolako baina batez ere nekazariei eta nekazaritzan inposatzen dietelako. Beste gatazka handitu nahi duten Esako urtegia daukagu, eta honek, Itoitzeko urtegiak bezala, sekulakoa eragiten diola geologiari eta urtegia eusten duten maldeei.
EGUTEGIA:
2014/03/03: Munduko Gailur Ekonomikoa. Guggenheim Museoa, Bilbo eta manifestapen nazionala NDF eta Troika Kanpora! Bilbo
2014/03/05: Apagón contra Garoña (Gasteiz
2014/03/11: elkarretaratzea: Fukushima gogoan, Iberdrola dorrearen aurrean, 19:00
2014/03/14: urtegien aurkako eguna
2014/03/14: elkarretaratzea: BBVAren aziodunen batzarra. Euskalduna, Bilbo, 11:00
2014/03/1805/30: Erakusketa: “Ura, Ibaiak eta Herriak”, San Telmo Museoa, Donostia
2014/03/20: mintegia: “Uraren eta saneamenduaren giza eskubidea eta pribatizazio presioen aurrean”. San Telmo Museoko areto nagusian, Donostia 19:00
2014/03/22: uraren aldeko eguna
2014/03/22: uraren aldeko egunean: Urumea ibaiaren garbiketa, Donostia ekitaldia: arte taillerrak, balleta, etab, Zuloaga enparantza, Donostia
2014/03/23: uraren aldeko argazki rallya eta zuhaitz landaketa, Loiolako Erribera, Donostia
2014/03/27: Hitzaldia: fracking-en eraginak uretan. Kareaga Gizarte etxea, Basauri 19:00
2014/03/27: Hitzaldia: “Gizarte mugimenduak, ura eta lurraldea”: “Fracking eta EEAko akuiferoak”, UPV-EHUko Esperientzia Gelak, Bilbo (Banco de España 2, 4. gela). ISFk antolñatuta.
2014/03/27: mintegia: “Ura eta Garbiketa zerbitzuen kudeaketa publikoa Euskadi”. San Telmo Museoa, Donostia 19:00
2014/03/28: elkarretaratzea: Iberdrolaren aziodunen batzarra. Euskalduna jauregia, Bilbo. 10:30
2014/04/03: mintegia: “Urtegi handien erabilpena”, San Telmo, Donostia 19:00
2014/05/08: mintegia: “Uraren Zuzentarau Markoaren erronka nagusia: Gure ibaiekin bakea egitea”, San Telmo, Donostia, 19:00
2014/05/14: eztabaida: “Urumea ibaiaren kudeaketa, uholdearriskuaren aurrean”, San Telmo, Donostia, 19:00
2014/05/31: Esako urtegiare hazkudaren aurkako manifa. Iruñea
Basauri – Ibaigane kulturetxea
2014/03/21 Marzo: propia, negocio ajeno”, “Oro azul”
Bilbo – Ekoetxea, 19:30
2014/03/20: “Damocracy”, “Agua propia, negocio ajeno”
2014/03/21: “Oro Azul”, “Historia del agua embotellada”
Irun – Ateneo Kabigorri (www.kabigorri.org)
Peña kalea, 1 (Alde Zaharra) 19:30
2014/03/20: “Damocracy”, “Atitlán fuente de vida”,
2014/03/27: “Historia del agua embotellada” “Agua propia, negocio ajeno”
Iruñea – San Agustín 24 behea, Alde Zaharra
Martxoak 25 Asteartea
– Abuela Grillo (Bolivia)
– Damocrazy (Kurdistan, Brasil, AEB)
Martxoak 26 Asteazkena
– Betiko iturri zaharretik (Euskal Herria)
– Atitlán,nuestra fuente de vida (Guatemala)
– Agua,destrezas y torpezas (Espaniar estatua)
Martxoak 27 Ortzeguna
– Aguapropia, negocio ajeno (Uruguai)
– Blue Gold/ Oro azúl (Kanada)
Leioa – Udondoko Gaztetxea, 19:30
2014/03/17: “Damocracy”
2014/03/19: “Oro azul”
2014/03/20: “Oceanos de plástico”
Lizarra – (Antolatzaileak: Ekologista Martxan Lizarra eta Begi Bistan) 19:30
2014/03/18: “Oro azul” (herri liburutegia)
2014/03/20:”Damocracy””Atitlán fuente de vida”, “Hª del agua embotellada” (herri liburutegia)
2014/03/23: “Contracorriente” “Betiko iturri zaharretik” (Lizarrako Gaztetxea)
Trapaga – Ambulategi zaharra, 20:00
(Antolatzaileak: Hitza Kalean eta Ekologistak Martxan)
2014/03/21: “Oro Azul”, “Historia del agua embotellada”