Bide laburreko banaketa esperientziei buruzko II. Nazioarteko mintegia

Bide laburreko banaketa esperientziei buruzko II. Nazioarteko mintegia

Agroekologia eta Elikadura Subiranotasuna, komunitatean oinarritutako elikadura ereduen bidean

2013ko urriaren 26an eta 27an. Lizarra

2010ean antolatu zuen Ekologistak Martxan-ek Kordoban “Bide laburreko banaketa esperientziei buruzko I. nazioarteko mintegia” (bide laburreko banaketa ezagunagoa da, oraindik ere, gaztelaniazko siglen eta izenaren bitartez: CCC, Canales Cortos de Comercialización), zeinak eragin handia izan baitzuen Espainiako estatuan. Mintegia egin zenetik joan diren hiru urtetan, bide laburreko banaketa-sareak hazi, zabaldu, aniztu eta indartu egin dira. Kontsumo-talde eta –kooperatiben kopurua bikoiztu egin da, azokak ere ugaritu egin dira, berdin hiri- zein nekazaritza-eremuan; egunetik egunera, gero eta antolatu eta indartsuago dihardute bide laburreko banaketari ekin dioten ekoizle sareak. Leku askotan, kontsumitzaile- eta ekoizle-sareak bitarte, gizarte zibilak berak sustatzen du bide laburreko banaketa esperientzia berriak sorrera. II. mintegi honetan, tokiko esperientziatik abiatuta, sektorearen hazkundea eta aurrera egiteko urrats berriak barneratu nahi ditugu. Nekazaritza-ekoizle gehiago behar ditugu lanean gure etxe ondoko soroetan, bai eta harreman eta lotura sendoagoak hirien eta landa-inguruaren artean.

Helburu hauek lortu nahi ditugu mintegi honekin:

  • Espainiako estatuan produktu ekologikoen ekoizpen- eta kontsumo-sareak indartu eta ikusaraztea.
  • Sareen arteko esperientziak konpartitzea eta ezagupen berriak sortzea, batez ere ekoizpenaren eta kontsumoaren arteko koordinazio eta antolakuntzaren alorretan.
  • Estatuko sareak Europan indarra hartzen ari den “Komunitatearen sostengudun nekazaritza” sarearekin uztartzea (ezagunagoa da gaztelaniaz –Agricultura Apoyada por la Comunidad–, edo ingelesez –Community-Support Agriculture, CSA–).
  • Agroekologia eta Elikadura Subiranotasuna sustatzeko politika publikoen gainean eztabaidatzea.

Behin-behineko egitaraua

Ostirala, urriaren 25ean.

9,00etan. Bisitak CCCn sarturik dauden nekazaritza ekologikoko lursailetara, Lizarrako autobus geltokiaren aurreko aparkalekuan.

19,00etan. Lizarrako Liburutegian.
Mahai-ingurua “Nekazaritza ekologikoa eta merkaturatzeko zirkuitu laburrak, landa-garapenerako estrategia iraunkorra Lizarrerrian”.

Parte-hartzaileak:
- Teder-en ordezkaria. Irache Roa
- Nekazaritza Erekundeetako ordezkaria, EHNE sindikatua. Miren Lizasoain,
- Partzuergo Turistikoko ordezkaria eta produktugile ekologikoa. Edorta Lezaun
- Kontsumo taldeetako ordezkaria eta “La Fertilidad de la Tierra”ren editorea. Rosa Barasoain. / Bideratzailea. Alberto Araiz, kazetaria

Urriak 26, larunbata

10:00etatik 14:00etara: hitzaldiak:

Mahai-ingurua: CCC sektorearen garrantzia eta egoera
- Bideratzailea: Ester montero. Ekologistak martxan
- Jose María Egea. Espainiako Nekazaritza Ekologikoa elkartea
- J.R. Mauleón. EHU
- Mariana Cunchillos, EHNE-ko ordezkaria

Mahai ingurua: Nazioarteko esperientziak.
- Bideratzailea: Marta Soler. Ekologistak Martxan. Sevillako unibertsitatea.
- Urgenci Nazioarteko sarea
- ASTA-ko ordezkariak. Errumaniako Kontsumo talde sarea
- Alemaniako produktu ekologiko sareko ordezkariak

16:00etatik 20:00etara. Mikroponentzia parte-hartzaileak, lan taldeetan (10 min)

Erakunde sozial eta toki administrazioa bideratutako Komertzializazio Zirkuito Laburren susatapena.
- EHNE-BIZKAIA. Gazteen instalazio berria sektore eta CCC sustapenean
- Emaús fundazioa (Gipuzkoa). Erosketa publikoa, ekologikoa eta bertakoaren sustapen proiektua
- Elikadura subiranotasunarekin konprometitutako sukaldaritza esperientziak (Catalunya)
- Bertako merkatu eta ekoizpenaren sustapena udal kudeaketatik (Proyektua baieztatzeko dago)
- ARREAren eskutik

Zirkuito laburren Komertzializazio sare lokalak:
- Aigua Clara (Valentzia)
- Trigo Limpio (Nafarroa).
- Karrakela (Nafarroa).
- Ecovalle (Granada).
- Despensa Natura (La Mancha).
- Konfirmatzeko dauden beste batzuk
- Daniel López-en eskutik. Ekologistak Martxan.

Zirkuito Laburren dinamizaziorako sare lokalak. Komertzializazioa kontsumotik.
- La Repera, Catalunyako produktore eta kontsumitzaileen topaketa
- Valentziako kontsumitzaile talde sarea.
- Ecored Aragón.
- Ciuda Real-eko kontsumitzaile talde sarea
- Kontsumo taldeko koordinatzailea, Errioxa.
- Konfimatzeko dauden beste batzuk
- Marc Badal eta Guillem Tendero, Alliança per la Sobirania Alimentària de Catalunyaren eskutik

Urriak 27, igandea

10:00etik 10:30era: Hitzaldia: Nekazaritza ekologikoa eta bide laburreko banaketa nekazaritza garapen politiketan eta Nekazaritza Pol

  • Twitter
  • Facebook