Otsailaren 29an Bolintxuren aldeko manifestazioa egingo du Supersur Handitzeari Ez Plataformak

Dagoeneko hainbat habitat suntsitu dituen, baita auzitegietan helegite bat ere duenplan honen inguruan Bizkaiko Aldundiak duen sekretismoa salatzen du elkarteak

‘Proiektua geldi dezakegu oraindik’ lelopean, kautela-neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute, epaitegiek eracuestiónmientras bakia hartu arte

2005ean, egunero 41.000 ibilgailuko joan-etorria iragarri zuten zalaparta handiz. Aurreikuspen horiberehala erdira murriztu zuten, eta halere, 2018an, 10.000 auto eta kamioi baino gutxiago ibiltzen zirela erakutsi zuen errealitateak. Bestela esanda, porrot egin duen proiektua. Horiek dira Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu duen Metropoliko HegoaldekoSaihesbidearen, Supersur izenez ezagunaren, datu gordinak. Horrek diru-kutxa publikotik etorri diren 821 milioi euro balio izan du, ibilbidea handitzeko beste 187 milioi gehitu behar zaizkiola ahaztu barik.Gainera, 15 baso hektarea suntsitu dituzte obrek Sebretxe inguruan, Interes Komunitario duten hainbat habitat barne. Horrela jarraituz gero, Bolintxu haranera iritsiko dira, Pagasarri mendiguneko altxorrara. Kokagune hori Bilboko natura-balioetan aberastasun handieneko eremutzat hartzen da Pagasarriko Plan Berezian, eta biodibertsitateari dagokionez duen interes handiagatik Aldundiak berak babestu beharreko gunetzat hartzen du.”Elkarteek eta partikularrek plataforma martxan jarri zutenetik bi urte igaro dira. Epen honetan, proiektuak Bolintxun izango duen eragina, eta ondorioz, horren aurrean dugun jarrera azaltzen ibiligara, kaleetan, ikasgeletan, erakundeetan, baita epaimahaietan ere. Bi urteko isilunea eta zurikeria pairatu ditugu Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik. Bolintxu harana ez zela ukituko eta obren eragina ez litzatekeela garrantzitsua izango segurtatu digute behin eta berriro Unai Rementeriak, Diputatu Nagusiak, eta Garapen Ekonomiko eta Lurraldeko Diputatua den Imanol Pradalesek”, salatu dute.

“Foru Aldundiko Gobernua ingurumenarekiko sentsibilitatea balitz bezala azaldu zen, baina ez zizkien handitze-proiektuaren Ingurugiroaren ImpaktuEbaluaketaren ondorioak herritarrei jakinarazten. Zuzentze-neurriak ezarri ondoren, Bolintxu errekako uretan eta haraneko drainatze-sarean, baita babestu eta mehatxatuan dauden landaredian eta faunan ere proiektuak izango dueneragina larria izango da. Ondorioz, akustika eta argi kutsadura asko handituko dira. Errekuperatzekourteak beharko ditu, inoiz egiten badu”, azpimarratu dute kezkamenez.Bolintxu harana geroko kalteetatik babesteko, baita Foru Erakundearen jarduna ere salatzeko, otsailaren 29an Bilboko kaleak zeharkatu duen manifestazioara deitu du Supersur Handitzeari Ez plataformak. ‘Proiektua geldi dezakegu oraindik – Bolintxu bizizik, Supersur ez’ lelopean ,kautela-neurri gisa obrak geldiaraztea eskatuko dute berriro.

Iraungitako aitorpena Proiektuaren Ingurumen Eraginaren Adierazpena 2017an iraungi ez ezik, horren aurka errekurtsoa ere aurkeztu zuen auzitegietan plataformak. “Bidegabeko egoera hau ezkutatu nahi izan du Aldundiak”, gogorarazten du elkarteak. Horregatik, kautela-neurri gisa proiektua geldiarazte eskatuzuen iaz, “epai bat egon arte behintzat”. Hala ere, obrek bere horretan jarraitzen dute. “Tarte laburbatean prozesu atzeraezin batekin topo egin dezakegu, eta dena auzitegiei entzun gabe”.

Supersur Handitzeari Ez plataformak herritarren “iraunkortasunaren aldeko kontzientzia globalan” konfiantza du, lanak gelditu eta Bolintxu salbatzeko. Giroa berotu Bolintxuko haranak aurre egin behar dion mehatxuari buruz herritarrak sentsibilizatu eta mobilizatzeko, Supersur Handitzeari Ez plataformak hainbat ekintza burutuko ditu manifestazioaren aurreko egunetan. Lehenengoa Inauterietan zehar egingo da. Antolatzaileek eta Ekologistak Martxan taldeko konpartsak, Bizizaleak, bazter natural horretan bizi diren animaliak,lehen kaltetuak izango lirateke eta, gogoratuko dituzten mozorroez beteko dituzte Bilbo. Azeriak,basurdeak, igelak, saguzarrak eta arranoak ibiliko dira kaleetan zehar jaietan.Halaber, otsailaren 29ko manifestazioarekin bat egitera suspertzeko asmoz, hiriburuko hainbattokitan, Areetan esaterako, mahai informatiboak jarri ez ezik, bizikletaz ere ibiliko dira hirian zehar.Manifestazioaren ibilbidea Arriaga Antzokian 18:00 hasiko da eta udaletxean amaituko da.

Supersur Handitzeari Ez plataformaren deialdira zenbait elkarte atxiki dira jada, hala nola, CCOO, Podemos eta Rekaldeko Gazteleku komunitate garapen elkartea. Atxikimendu adierazpena Otsailaren 29ra arte zabalik egongo da nahi duten kolektiboak bere elkartasuna emateko. BOLINTXU BIZIRIKSUPERSUR HANDITZEARI EZ! PLATAFORM

  • Twitter
  • Facebook