NAZIOARTEKO MINTEGIA: ENERGIA TRANTSIZIOA ETA DEMOKRAZIA – HEMEN ETA HEGOALDEAN

TRADENER-ek antolatuta

UPV-EHU Facultad Ekonomia Fakultatea SARRIKO (Zubiria Etxea – Gradu Aretoa)
Jueves/Viernes 30/31 MARZO

Ekologistak Martxan-eko, Mugarik Gabeko Ingeniaritzako eta UPV-EHUko ikertzaile eta ekintzaileek osatutako TRADENER (Trantsizio Demokratiko Energetikoa) taldeak “Energia trantsizioa eta demokrazia – hemen eta Hegoaldean” mintegia antoloatu du.

Mintegi honetan energia-trantsizio demokratikoari dagozkion zenbait gai jorratzeko asmoa dugu, besteak beste Transnazionalek duten erantzukizuna, eredu honen merkatal inposatze eta eskubideen urraketa, estatu eta instituzioek duten eragiteko ahalmena; klima aldaketari dagokion Justizia Klimatikoa; egun zoritxarrez ospetsua egin den pobrezia energetikoa; energiaren kudeaketa publikoa eta udalekotzea zein nazionalizazioa ; demokratizaziorako teknologiak; arlo energetikoaren lan-demokratizazioa; ekintzaileen errepresioa, etab. Gai guzti hauek Hego-Ipar eta genero desberdintasunak kontuan harturik jorratzen saiatuko gara.

Eztabaida egungo baliabideen murrizpenean eta eraso transnazionalaren testuinguruan kokatuko dugu, bai estatuko testuinguruan (oligopolioa, eredu ezarpana ..) bai bertako edo testuinguru lokalean (fosilen menpekotasuna, esportazioen menpekotasuna).

Honi guztiari buruz hartu eman oparoa izateko, gurera bertako eta kanpoko adituak zein ekintzaileak gonbidatu ditugu; beste herrietako zein bertako kasuak ezagutzeko aukera izanen dugularik.

Mintegiaren ordutegia hauxe izango da:

  • Martxoa 30, osteguna: 16:00-20:00
  • Martxoak 31 ostirala: 9:00-16:00

    Hizlariak
    Egitaraua

Parte hartzeko interesa baduzu jar zaitez mesedez gurekin kontaktuan: zor.ekologikoa@gmail.com