Tag Archives: Talleres de cocina

Konpartsak sukaldaritza-tailerrak egunero egingo dituzte, Aste Nagusiko 43. Sukaldaritza Lehiaketa osatzeko

Bilboko Konpartsok – Bizizaleak Konpartsa Ekologista parte dena – Aste Nagusiko 43. Sukaldaritza Lehiaketa aurkeztu zuten atzo goizean, Bilboko Erribera Merkatuko sarrera nagusian. Bertan, Garazi Askazibar eta Iñigo Iglesias bozeramaileek azpimarratu zituzten lehiaketa gastronomikoaren aurtengo bereizgarriak: “tailerrak egunero, bertoko produktuak, aukera begetalak eta umeentzako Gastro Txiki eskola”. Bertan izan gara ere dozenaka konpartsakide eta hainbat sukaldari, chef, ume eta lehiaketa babesten duten zenbait eragileren ordezkariak.