Tag Archives: medio rural

Euskal Herria Bizirik plataforma sortu da landa-eremua babesteko

Gaur goizean prentsaurrekoa eman dute Donostian gure herriko ondare naturala eta landa eremua gogor kaltetzen dituzten hainbat proiektu eta azpiegitura-lan handiren oposizioan diharduten eta mobilizazio dinamika bateratu bat abian jarri duten taldeek eta mugimenduek. Dinamika horren buruan manifestazio garrantzitsuak egingo dira Iruñean apirilaren 22an eta Gasteizen maiatzaren 20ean “Lurraren defentsan, Euskal Herria Bizirik” lelopean .