Tag Archives: Fauna

Zergatik babesten dugu bidesaria?

Bidesariaren ordainketa klima-aldaketari aurre egiteko modu bidezkoa eta birbanatzailea da. Horretarako, bidesarien kudeaketa publikoa izan behar da eta haien onurak garraio publikoaren eta funtsezko zerbitzu publikoen finantzaketa handitzera bideratu behar dira. Arrazoi horiengatik guztiengatik, ahalmen handiko bideetan ibilgailuen garraiorako bidesaria babesten dugu.

Ekologistak Martxan taldeak AMVISAko Administrazio Kontseiluari Alegria ibaiko faunaren gaineko eragina saihesteko premiazko neurriak hartzeko eskatu dio

Ekologistak Martxan taldeak AMVISAko Administrazio Kontseiluari Alegria ibaiko kanalak faunarengan duen eragina gutxitzeko neurriak lehenbailehen har ditzala eskatu dio. Neurriek hiru motatakoak izan behar dute: batetik, animaliak kanalera ez sartzeko edo ez erortzeko neurriak; bestetik, ihes-arrapalak, kanalean erortzen edo sartzen diren animaliei irteera errazteko; eta, azkenik, ubidea iragazkortzeko neurriak, hau da, animaliek zeharkatu ahal izateko pasabideak.