Tag Archives: Ekoetxea

“AHTa diskurtsiboki hilda dago eta zombie bat bezala mantentzen da”

Atzo, Josu Larrinagak, UPV/EHUko irakaslea eta Ekopoleko kidea, hitzaldi interesgarria eskaini zuen atzo Ekoetxean. Bertan, Zombies prometeícos. Sobre la narración obsoleta de los proyectos faraónicos izenburuarekin “Prometeismo” delako hitz edo marko kognitiboa jorratu zuen eta nola sinesmen itxu horrek “pentsatzen eramaten digu gizakiok natura menpe dezakegula, teknologiaren bidez.

Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroaren Proiektuaren aurkezpena datorren azaroaren 24an egingo du Bilbon Euskal Herriak Kapitalari Planto!

Euskal Herriak kapitalari planto eragile sozial eta sindikalek sortutako plataforma da; herri gisa ofentsiba kapitalistari, botere korporatiboaren ezarpenei eta giza eskubideen urraketei erantzuteko sortua, besteak beste.
Egoera horren aurrean, Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa sortzeko apustua egin dugu.