Tag Archives: bizikleta

Ecomarcha 2023 Bizkaian sartuko da eta Muskizko Petronorren findegiaren aurrean geldialdia egingo du

Aste eta erdiz, Ecomarcha2023k Valladolid, Zamora, Leon, Palentzia, Kantabria eta Burgos zeharkatu ditu, mugikortasun iraunkorra ardatz hartuta. Ecomarcha Bizkaitik igaroko da azken etapetan, eta bertan, Zalla Bai eta Güenes Bizia kolektiboen eskutik, Glefaran fabrikaren itxieraren historia arrakastatsua ezagutuko du. Petronorrek Muskizen duen findegiaren aurrean ere kontzentratuko da.