![](https://ekologistakmartxan.org/wp-content/uploads/2023/10/photo_2023-06-26_11-26-12-624x468.jpg)
Zaldibarko zabortegia egonkortzeko lanak berandu datoz eta ez dira nahikoa
Sailburuak emandako azalpenek ez dituzte ekainean zabortegia erortzeko arriskuan zegoela salatzen zuten kolektiboen eskakizunak betetzen.
Sailburuak emandako azalpenek ez dituzte ekainean zabortegia erortzeko arriskuan zegoela salatzen zuten kolektiboen eskakizunak betetzen.
Atzo eztabaidatu zen Eusko Legebiltzarrean EH Bilduk aurkeztu eta Elkarrekin Podemos-IUrekin adostutako testua. EAJk eta PSE-EEk egonkortasunari buruzko azterketa bat egitea onartu dute, hondakinen masa estaltzeko eta zigilatzeko premiazko neurriak atzeratuz. Zaldibar Argitu, Ekologistak Martxan eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak gaur arratsaldeko 19:00etan Zaldibarren egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.