Category Archives: Euskal Herria

TTIParen zenbait kapituluren filtrazioak, ordezkari politikoek gure etorkizuna isilpean negoziatzen dabiltzala konfirmatzen du

Ekonomiaren esparru askoren pribatizazioa, politika sozialentzako mehatxua eta sektore finantzarioaren desarautzea dira hitzarmen honen arriskuetariko batzuk.

Talde negoziatzaileak presio talde eta lobby-ekin biltzen ari diren bitartean, gizarte zibila ordezkatzen duten mugimenduekin ia ez dira batzartzen.

Kanpaina honek hitzarmenaren behin-behineko ez-onartzea, berehalako gelditzea, Europar Parlamentuaren ez-onartzea eta batasuneko estatuen ez-berrestea exijitzen du.

BILBO, ALTERNATIBEN ERAKUSLEHIO

Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatuta eta Parisko COP21n aurrean 10, 100, 1.000 Alternatiben Herri antolatzeko deiari erantzunez. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa.

AHTaren lanak gelditzeko eskatu dute Donostian 3000 lagunek

AHT Gelditu! Elkarlanak beste hainbat mugimendurekin (Ekologistak Martxan barne) antolatutako manifestazioan 3000 bat lagun bildu gara Donostian, nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Alor desberdinetako mugimendu zein taldeek hartu dute parte manifestazioan, Ekologistak Martxan barne

OligopolyOFF: estreinaildi mundiala!

Eredu Energetiko Berri Baterako Plataforma – Gure Energiak aurkezten du “Oligopolyoff-en” estrenaldia Euskal Herrian: Gasteiz, Legazpi, Donostia, Ortuella, Leitza, Lizarra, Durango, Mungia, Bilbo, Markina, Lekeitio, Tolosa, Pasaia… eta gehiago! Hasia da herritarren energia-iraultza.

TTIP-ren aurkako mobilizapen arrakastatsua A-18an

Nazioarteko TTIParen aurkako egunean 250 lagunen inguruan izan ziren Donostiako elkarretaratzean,
2000 lagun Bilboko manifan eta 500 Iruñekoan. Munduko 400 hiritan atera zen jendea TTIP EZ! esateko.

Arabako Topatataketak

Ekainaren 28tik uztailaren 6ra bitartean astebete bizikletaz ibiltzen Arabako lurralde historikoan

AHT = lapurketa eta ustelkeria: EAJ, zer daukazue ezkutatzeko?

Duela hilabete, AHT Gelditu! Elkarlana Koordinakundeak EAJrekin bilera bat eskatu zuen Sabin Etxearen aurrealdean, azkenaldiotan, AHTren inguruan mugitzen ari den guztiaz dagoen ilunkeria eta informazio publikoaren ukazioaz haren kezka helarazteko.

Urdaibaira irteera

Ekainak 7 Abandoko geltokian (Bilbao Bermeo autobusa). Goizeko 9:15tan.

Desazkunde eta bizitze ona IV. topaketak

Laugarren urtez jarraian, desazkundeari eta bizitze onari buruzko topaketak egingo ditugu berriz.Jardunaldi hauek topaketa- eta gogoeta-gune gisa sortu dira, bizia erdigunean jartzen dituzten sistemak eraikitzeko lagungarri izan ditzagun

Val de Susako (Italia) NO TAV-eko lau ekintzaileekin elkartasuna

AHTren aurkako AHT Gelditu! Elkarlana koordinakundeak eta Mugitu! Mugimenduak, datorren asteartean Italian epaituko dituzten Val de Susako (Italia) NO TAV Mugimenduko lau aurkariri elkartasuna adierazteko, Maiatzaren 20an, asteartean, arratsaldeko 19:30ean elkarretaratzeko deialdia egiten dute.

“Ura bizitzarako, ez merkataritzarako” kanpainaren jarduerek darraite

Martxoak 22an Uraren aldeko eguna izan zen eta horretarako jarduera asko antolatu genuen, baina Ura gure irizpideetako bat izanez, jarduera horiek darraite. Hilabete honetan oraindik zenbait gauza dauzkagu: erakusketak, hitzaldiak, salaketak, etab, eta egun berdinean (Maiatzak 30) bi manifa ere Iruñean eta Donostian

Zergatik ezkutatzen duzue daukazuen informazioa?

AHT Gelditu! Elkarlana Koordinakundetik, egoera sozioekonomiko larriagotzen ari den arren, Gasteizko nahiz Iruñeko euskal gobernuek AHT proiektuarekin tematuak jarraitzen dutela azpimarratu nahi dugu. Izatez, euskal exekutiboak AHTren lanei bultzada handiagoa eman gura dio.

8. EkoZinemaldia: ura eta zor ekologikoa

Uraren Egunaren inguruan 8. Ekozinemaldia antolatu du Ekologistak Martxan-ek : martxoaren 17tik 27ra arte, mundu osoko filmen bitartez , zor ekologikoa islatzen, baina bereziki Urari buruzko filmak eskaintzen, aurten bultzatzen ari den uraren inguruko kanpainaren barruan. Horretarako, egungo uraren egoerari buruzko filma luzeak eta laburrak ikus daitezke.