Category Archives: Bosques

Ekologistak Martxan-ek salatu du Bilboko Udalak egindako lanek Pagasarri mendia pixkanaka desnaturalizatzen laguntzen dutela

Uste du Bilboko Udalak alde batera utzi duela gune natural gisa mantentzea, eta hiri-parke edo Artxandaren antzeko aisialdi-gune bihurtzen ari dela. Ekologistak Martxan-ek eskatu du Pagasarriren kudeaketa-politika aldatzeko, igoera-pistak birnaturalizatzeko, farola berrien korronte-hartuneak kentzeko eta Bilboko birika berde hori naturgune gisa berreskuratzeko.

Ekologistak Martxan-ek baso autoktonoa berreskuratzeko eskatu du, suteak prebenitzeko metodo gisa

Talde ekologistak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen dio Balmasedako suteak kaltetutako azalera eta Bizkaiko mendi publiko guztiak baso autoktonoarekin lehenera daitezela.

Ekologistak Martxan-ek uste du soilik klima-aldaketara egokitutako baso-politika bat hartzeak eta egoera berrira egokitutako neurri zuzentzaileak ezartzeak ekidin ahal izango duela Bizkaian beste sute-bolada bat egotea.

Lurraren eguna 2021: Gipuzkoako Aldundiari eskaera biodibertsitatearen alde egin dezan

Azken urteotan, gure natur ingurunearekiko eta bioaniztasunarekiko erabateko erasoa eta mehatxua bizi dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak uko egin dio natur kontserbazioa kudeatzeari, eremu naturalen ustiapena lehenetsiz. Krisi ekologiko globalean murgilduta, klima larrialdiaren egoera izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2019an, baina Aldundiak ez dio erantzun nahi begi bistan dugun behialako arazoari: gure mendi eta ibaien gehiegizko ustiapena eta horren ondorioa diren ekosistemen degradazioa eta basa espezieen galera azkarra.

Biodibertsitatea babesteko, euskaliptoak Australiara

eukaliptoa landare exotiko inbaditzailea izateaz gain, ingurumen eragin larriak sortzen ditu: lurra lehortu, haren egitura fisikoa eta kimikoa eraldatu, suteak erraztu… Alegia, bertako biodibertsitatea zuzenean jotzen du, kaltetuz eta galduaraziz.