Category Archives: Bicicletas

Gastu militarraren aurka eta arma-industria zibil bihurtzearen alde pedalei eragiten diete

Gerraren, Gastu Militarraren eta Armagintzaren aurkako hamabosgarren Bizikleta Martxak gastu militarrarekin amaitzea eta euskal arma-enpresen ekoizpena zibil bihurtzea eskatu du. Deialdia egin duten kolektiboek salatu dute instituzioek gero eta inbertsio handiagoa egiten dutela industria militarrean, herritarrek bizi dituzten gizarte-larrialdiko egoerei jaramonik egiten ez zaien bitartean.

AHTren Aurkako bizimartxaren lehenengo etapa

Atzo abiatu zen Iruñetik Atxondoko AHTaren aurkako akanpadara bizikletaz joateko martxa. Nafarroako Diputaziotik ateratzearen arrazoia argia da: Maria Chiviteren gobernuak Covid ondorengo Europako  diru funtsak AHTa eraikitzeko baliatu nahi dituelako; hori dela eta  euren errefusapen borobilena plazaratu nahi izan dute.

AHTren aurkako mobilizazio berriak uztailean eta abuztuan

Uztailaren 28tik abuztuaren 1era bitartean beste mobilizazio batzuk deitu dituzte Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka.

Alde batetik, Nafarroatik, AHT Gelditu taldeak etapaz etapako ibilaldia antolatuko du, Iruñetik irten eta Atxondon amaituko dena. Manifestazioa deitu duen taldeak “AHTren munstroa gelditzeko garaiz gaudela” agerian uztea du helburu.