Category Archives: Barakaldo

Lurzoruaren Munduko Egunean, Ekologistak Martxanek lindanoaren kutsadurari aurre egiteko erantzun koordinatua eskatzen du Europa mailan

Nazio Batuetako Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen esanetan, planetaren lurzoruen %33 narriaturik daude. http://www.fao.org/global-soil-partnership/es/
Estatu Espainiarrean, 11 autonomia erkidegok pairatzen dute HCH Lindanoaren kutsadura, tartean Euskadi eta Nafaroa
Ekologisatak Martxanen ustez Eusko Jaurlaritzak ez du egoera hau behar bezala kudeatzen, Europa mailan erantzun koordinatu bat ematea beharrezkoa dela azpimarratzen du, bai ikerketa eta garbiketa lanak garatu ahal izateko, eta baita lurzoruen babeserako arautegi baten alde lan egiteko ere.

Ekologistak Martxan viaja a Galicia para presentar el informe sobre el lindane

  Ekologistak Martxan viaja a Galicia para presentar el informe sobre el lindane En su visita a Pontevedra, el grupo ecologista mantendrá un encuentro con vecinos y vecinas de O Porriño, localidad afectada por toneladas de vertidos de HCH. El representate de Ekologistak Martxan y coordinador general de la campaña estatal contra el lindano de […]

“Ortu Irekietako” Jardunaldia Lutxanako Huertakan

Datorren 22an, igandean, 11:00etatik 16:00etara ate irekiko jardunaldia ospatuko da “Huertaka” hiri-baratz kolektiboan,VSF-Herrien Bidezko Elikadura-k antolatzen duen “Jan ta Jabe” jardunaldien barruan. Ekitaldiak Barakaldo eta Ekologistak Martxan-eko Hiri-Baratza Taldearen proiektua jakinarazteko balio izango du, eta elikadura burujabetza eta produktu lokalak sustatzeko ere bai. Aktibitate ludikoak ere egongo dira, haurrentzeko tailerrak eta “Lupita la Ingrata y el tierno Desaborío”-ren kontzertua adibidez.

‘La Huertaka’ bideoak ikus-entzunezko saria eskuratu du Sutondotik Plazara lehiaketan

Ekologistak Martxanek sustatutako ‘La Huertaka’, Barakaldoko hiri ortuen ekimenak, Bizilur Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundeak eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorrak, Donostia Europako Kultur Hiriburua 2016, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Hands of the Land for food Sovereignty elkarteen artean antolaturiko Sutondotik Plazara lehiaketaren ikus-entzunezko saria eskuratu du. Sari moduan, 100€ eskuratzeaz gain, NYÉLÉNI Europako 2. Foroan parte hartzeko aukera eskeintzen da, urriak 26tik 30era bitartean Errumanian.

La Huertakaren bideoa, Unesko Etxearen SOStenibles lehiaketan aukeratua

Ekologistak Martxanek sustatutako La Huertaka, Barakaldoko hiri ortuen ekimenak, Unesco Etxeak antolatzen duen SOStenibles lehiaketan parte hartzeko aukeratutako zazpi bideoen artean aurkitzen da. Lehiaketaren helburua, garapen jasangarria sustatzen duten tokian-tokiko proposamenei ohiartzuna ematea da eta 2.000€ko saria eskeintzen zaio proiektu irabazleari, bere jarduera garatu dezan.