Zuhaitzak ezin dira lurrik gabe bizi eta lurra ere ezin da zuhaitik gabe bizi (Sagarrak)

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna: Zuhaitzak besarkatu ditugu Bizkotzaldeko parkean.

Atzo goizean, IES Uribarriko ikasleak ( eko-delegatuak eta ESOko 3. mailako mikasleak), Arizko ikastolako 2.zikloko ikasleak eta Basauriko buruko osasun zentroko lagunak elkartu ziren Ingurumenaren nazioarteko eguna ospatzeko.

Ekimena SAGARRAK ekologista taldeak antolatuta Bizkotzaldeko parkean garatu zen “Zuhaitz bat besarkatu” lelopegaz. Deialdiari erantzunez 160ren bat lagunek bat egin zuten ekintza honetan parte hartzeko.

Zuhaitzek gure besarkada merezi dute.

” gaur egun berezia da. Egun, munduko bazter guztietan jendea, gu bezalakoa,ingurumenaren defentsan, gure planetaren defentsan, atera da kalera. Elkartu gara hemen zuhaitzak besarkatzeko eta keinu txiki horrekin betetzen duten papera aitortzeko. Zuhaitzak bizitzarako behar-beharrezkoak zaizkigu eta, egun, krisi klimatikoa buru gainean dugula haien zaintza eta kontserbazioa garrantzitsua da oso”.

Agurra egin ostean bildutakoek erlajazio eta arnasketa konsziente ariketatxo bat egin zuten ( YOGA irakasle batek gidatuta). Ostean, giza kate bat eginez parkeean sakabanatu ziren eta seinalea entzutean zuhaitzak besarkatu zituzten, haiei lotuta batera egin zuten arnas.

Berriro elkartuta, parkean dauden 10 espezie ezberdin ezagutzeko jolas bat proposatu zitzaien bildutako lagunei. Espezie horiek identifikatzeaz gain ezkututako mezu bat topatu behar zuten. Letraz letra José Saramago idazlearen esaldi eder hau osatuz joan ziren: “Zuhaitzak oso lotsatiak dira, begiratzen ez diegunean bakarrik hazten dira”.

Egun polita. eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei.

Sagarrak Ekologista taldea

 

Fitxategia deskargatu

  • Twitter
  • Facebook