Sagarrak taldeak trenbideko garraioari buruzko jardunaldi batekin ospatuko ditu bere 40 urteak

SAGARRAK Ekologista Taldeak 2024an bere sorreraren 40 urteak ospatzen ditu.

Sagarrak programaren jarduera-arloen barruan, garraioak eta mugikortasunak aspaldidanik kezkatzen gaituzten eta lantzen ari garen gaiak dira.

Basauri eta bere ingurua komunikazio-korapilo bat da, eta bertatik igarotzen dira trenbide-garraioko ardatz nagusiak (korridore atlantikoa, Kantauriko korridorea…). Gure herriko egoera estrategiko hau aprobetxatuz, jardunaldi bat antolatuko dugu, trenbidearen sektorea gure inguruan nola dagoen, zer dugun,  aurreikusitako proiektuen gorabeherak eta zer gustatuko litzaigukeenaz hausnartzeko eta jabetzeko.

Jardunaldia ondorengo kolektiboekin batera antolatuko dugu:  Tren publiko, sozial eta iraunkor baten aldeko Plataforma, Xuventude polo Clima Galicia, Asturies Pol Clima eta Ekologistak Martxan, Ecologistas en Acción. Basaurin (Ibaigane Kultur Etxeko ekitaldi-aretoan) izango da, datorren asteazkenean, 2024ko otsailaren 7an, “Ez dezagun trena galdu” lelopean.

Kontsulta ezazu jardunaldiaren egitarua: Agenda participantes 20240207 No perdamos el tren

Inskripzioa:  https://forms.gle/YCHTRXpsz52yBGtB7 

  • Twitter
  • Facebook