Interkonexio elektrikoaren obren irregulartasuna dela eta, Gatikako bizilagunek udal ordezkariak deitu dituzte

Pasadan larunbatean, INTERKONEXIO ELEKTRIKORIK EZ! herri plataformako bizilagunek interkonexio elektrikoaren proiektuaren aurrerapenari buruzko hitzaldi informatibo batera deitu zituzten inguruko udaletako ordezkariak. Bertan, Gatika eta Cubnezais (Frantzia) elkartzen dituen interkonexio elektrikoaren proiektuari buruzko informazio teknikoa eskaini zen, proiektua bera aurkeztu zenetik egondako irregulartasunak errepasatuz. Era berean, proiektuaren egungo egoera azaldu zen, baita lurraldeen defentsarako herritarren plataformak eman dituen eta emango dituen urratsak ere. Hizlaria Álvaro Campos izan zen, UPV/EHUko irakaslea eta energian aditua.

Nahiz eta REEk obrak hasteko azken baimena ez izan, azken hilabeteetan, inguruan erositako lursailetan zenbait lan aurreratzen aritu da. Gaur egun, Gatikako herri bide batean egindako irregulartasunak medio, Gatikako udalak herri bidea erabiltzeko debekua ezarri dio REEri, eta herritarrek zaintza-estrategia bat ezarri dute udal-legedia bete dadin.

  • Twitter
  • Facebook