Adrian Almazanek ‘Decrecimiento: del qué al cómo’ liburua aurkeztuko du hil honetan Bilbon

Urtarrilaren 16an Adrian Almazan Bilbora etorriko da OMAL, Euskal Gune Ekosozialista eta EKologistak Martxan Bizkaiaren eskutik, ‘Decrecimiento: del qué al cómo’ bere azken liburua aurkezteko.

Adrian Almazanek humanitate ekologikoekin, teknologiarekin eta landa-munduarekin lotutako gaiak lantzen ditu. Ekologistak Martxan eta La Torna taldeetako kidea da. Zientzia Fisikoetan lizentziatua eta Filosofian doktorea da. Gaur egun, Carlos III Unibertsitatean dihardu irakasle, eta ECOTH (Teknika Ekologikoak eta Humanitateak) ikerketa-taldeko kide ere bada. Gainera, EUROPAKO BATZORDEKO IKERKETA AGENTZIA EXEKUTIBOAK saritutako justizia ekologikoari buruzko diziplina arteko ikuspegiak proiektuaren ikertzaile nagusia da.

Liburuari buruz:

Krisi ekosozial globalaren ondorioz, gure etorkizuna inoiz baino zalantzazkoagoa da. Hori dela eta, Espainiako Estatuaren ekonomia eta gizartea eraldatzea proposatzen du liburuak, Desazkundearen ikuspegitik. Horretarako, energia, materialen kudeaketa, elikadura, industria, eraikuntza, finantzak edo turismoa bezalako sektoreak eraldatzeko ibilbide-orriak

iradokitzen ditu. Era berean, Desazkundea hemengo eta oraingo aldatze-estrategia dela adierazten du. Estrategia hori gizarte-mugimenduen protagonismoan oinarritzen da, eta hiru ardatz ditu: degradazio sozioekologikoaren aurkako  konfrontazioa, esparru kultural ekosozialen artikulazioa eta komunalismoen eraikuntza.

  • Twitter
  • Facebook