Estatu osoko erakundeak bat eginda mobilizatu dira trenbidearen alde

  • Dozenaka erakundek, tartean Ekologistak Martxan-Ecologistas en Acción, azaroaren 20tik 26ra bitartean, Trenaren aldeko Borroka Astea antolatu dute, hainbat ekitaldi eta mobilizaziorekin
  • Sagarrak-Ekologista Martxan taldeak hitzaldi bat antolatu du asteazkenean Basaurin
  • Krisi energetiko eta klimatiko sakonaren testuinguruan, Trenaren aldeko Borrokaren Asteak Jaurlaritzari eskatzen dio bidaiarien eta salgaien trenbide-garraioa sustatzeko asmo handiagoko politikak abian jar ditzala
  • Parte hartzen duten erakunde ekologista, sozial, politiko eta sindikalek gogorarazi dute trenaren aldeko apustua egin behar dela, garraiobide egokia baita lurraldeak lotzeko eta gure mugikortasun-sistemaren berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko

 “Por un tren que vertebre el territorio y enfríe el planeta” lelopean, Tren Publiko, Sozial eta Iraunkorraren aldeko Estatuko Koordinakundeak, Klimaren aldeko Aliantzarekin batera, Trenaren aldeko Borrokaren Astea deitu du hirugarren urtez jarraian. Ekimen hori 2023ko azaroaren 20tik 26ra izango da, eta hamar ekitaldi baino gehiago antolatuko dira gizartea mobilizatzeko, 80 erakundek baino gehiagok parte hartuta.

Ekitaldi horien artean, Sagarrak Talde Ekologistak Basaurin antolatutakoa dago, hurrengo asteazkenean, 18:30ean. Solasaldi honetan, pertsonen eta salgaien trenbideko garraioari buruz kezkatzen gaituzten gaiez (gaur egun igarotzen diren trenak eta etorkizunean igaroko direnak) eta salgaien garraioa gehienbat errepidez egitea eragiten duten interesez eta horrek dakartzan ondorioez (errepideen saturazioaz, kutsadura akustikoaz eta atmosferikoaz) hitz egingo dugu batez ere. Tren-korridoreak, nodo edo plataforma logistikoak, interoperatibitatea, intermodalitatea, salgaiak trenez garraiatzearen garrantzia… zer diren eta aurreikusitako obrak ulertzen saiatuko gara: Hegoaldeko Salgaien Trenbide Saihesbidea, Europako Korridore Atlantikoa, Kantauriko Korridorea…

Trenaren aldeko Borrokaren Astearen bidez, parte hartzen duten erakundeek salatu nahi dute Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (MITMA) azken urteotan gauzatutako politikak ez direla nahikoak egungo krisi energetiko eta klimatikoaren testuinguruan behar ditugun berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko.
Kontzentrazioak, tailerrak, hitzaldiak eta manifestazioak izango dira, besteak beste, Trenbidearen Europako Urtearekin batera 2021ean jaio zen Trenaren aldeko Borrokaren Hirugarren Astean parte hartuko duten dozenaka udalerritan. Irudi eta mezu komun batekin, tokiko eta eskualdeko plataformek, mota askotako erakundeek osatuak, aldiriko trenen eta eskualdeko tren merkeen lehentasunezko zerbitzuak eskatuko dituzte herritar gehienentzat.
José Luis Ordóñez Tren Publiko, Sozial eta Iraunkorraren aldeko Estatuko Koordinakundearen bozeramailearen arabera, “zerbitzu horiek, trenbidearen erabiltzaileen % 95ek erabiltzen dituztenak, duela urte batzuetatik hona maiztasun, ibilbide eta kalitate murrizketa lazgarria jasaten dute. Herrigune txikienek ikusi dute trenek geltokietan gelditzeari utzi diotela, eta herritarrak ibilgailu pribatua erabiltzera behartu dituztela mugitzeko “.

Kontuan hartuta garraioa dela Espainian berotegi-efektuko gasen isurketen ia % 30en erantzulea, Trenaren aldeko Borrokaren Asteak ere arreta berezia eskaintzen dio larrialdi klimatikoari. Klimaren aldeko Aliantzaren ordezkari María Rocak adierazi duenez, “trenbide elektrikoa, konbentzionala, garraiobide ezin hobea da emisioak murrizteko eta klima-aldaketa arintzeko. Erakundeentzat ulertezina da Gobernuak ez jardutea premiaz trenbideko garraioa sustatzeko, bai salgaiena, bai bidaiariena, emisioak murrizteko hartutako konpromisoak betetzeko “.

Trenaren aldeko Borroka Astea Ecologistas en Acción taldeak gidatutako Trena eta Klima kanpainaren barruan kokatzen da. Hainbat motatako kolektiboen arteko elkargunea sortzera bideratutako ekimena, lurraldea gehiago egituratzeko eta ohiko trenbidea sustatuz emisioak murrizteko.

Pablo Muñoz Ecologistas en Acción taldeko Garraio koordinatzaileak zera ondorioztatu du: “Andaluzian, Gaztela-Mantxan, Euskadin edo Valentzian, hainbat erakundek bat egin genuen Trenaren aldeko Borrokaren Astean, tren publiko eta iraunkorra pertsonen eta salgaien garraiorako funtsezko bitarteko gisa eskatzeko. Trenak gure aliaturik onena izan behar du mugikortasuneko eta lurralde-garapeneko eredu berri bat eraikitzeko “.

  • Twitter
  • Facebook