Ziberakzioa: idatzi Europako Parlamentuko kideei plagizidak murrizteko: natura eta nekazaritzaren etorkizunagatik.

Erleak eta nekazaritza salbatzea

Europan 1,1 milioi pertsonak baino gehiagok «Salbatu ditzagun erleak eta nekazaritza» ekimena sinatu genuen plagizida toxikoen amaiera eskatzeko.

Orain, EBk Plagiziden Erabilera Jasangarrirako proposamen bat bozkatuko du, plagizida horiek murrizteko helburuak jasotzen dituena. Baina pestizidak murriztea babesten duen lege-proposamen hori gogor erasotzen ari dira industria kimikoaren interesak pertsonen eta naturaren interesen gainetik jartzen dituzten politikariak.

Ingurumena errespetatzen duen nekazaritza nahi dugu, epe luzera elikagai osasungarrien ekoizpena bermatuko duena. Nekazaritzak naturarekin lan egitea nahi dugu, eta ez haren kontra.

Pestizidak arriskutsuak dira gure osasunerako, baina, bereziki, nekazarientzako eta nekazaritzako langileentzako, bai eta haien familiakoentzako eta herrientzako ere. Espezieen desagertze azkarrean ere faktore garrantzitsua dira.

Bada garaia naturarekin lanean hasteko, eta ez haren aurka. Nekazaritzako hainbat teknika daude, prebentzio- eta biokontrol-metodoak, izurriteak saihesteko eta horiei aurre egiteko. Gure elikagaiak produktu kimikoekin bustitzeak iraganeko erlikia izan behar du.

Pestizidak murrizteari buruzko EBko araudi berria funtsezko urratsa izan liteke kutsadura kimikoa gelditzeko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko eta pestiziden eta erregai fosilen mende ez dagoen nekazaritza-eredu baterako trantsizioaren abiapuntua izateko.

Europako Parlamentuko zure ordezkariei mezu bat bidal diezaiekezu, informazio hori guztia gogoraraziz eta zuk nahi duzuna gehituz, esteka honetan klik eginez:

MEZUA BIDALI

  • Twitter
  • Facebook