Heldu da ISFren ‘Garapena, Lankidetza etaEkosozialerako Teknologiei’ buruzko mintegia, Ekologistak Martxan taldearen laguntzarekin

Iraila iritsi da eta, ohi bezala, ISF-MGItik Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko mintegiaren edizio berri bat abiarazi dugu.

Urteetan zehar pentsamendu kritikoa, beharrezko Trantsizio Ekosozialaren inguruko hausnarketa eta bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duen teknologiaren aldeko apustua barne hartzen dituen espazio bat eskaini ondoren, mintegiaren edizio berritu batekin itzuliko gara!

Batez ere online formatua gailenduko bada ere, tailer eta txango presentzialekin osatutako da mintegia. Bizkaiko gizarte zibileko eta lankidetzako erakundeetako ordezkari ezberdinek parte hartuko dute. Partaidetza- eta eztabaida-metodologiekin planteaturiko saioek Iparraldeko eta Hegoaldeko parte-hartzaile globala izango dute, baita unibertsitateko eta gizarte-mugimenduetako eragileena ere. Beti ere, ikuspegi feministak eta ekologistak analisian presente egongo direla ziurtatuz.

Ikastaroa garapenerako lankidetzarekin eta teknologiarekin lotutako oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituzten edozein prestakuntzatako pertsonei zuzenduta dago, eta Gradu Amaierako Lana gizarte-eraldaketarekin lotutako esparruetan egin nahi duten karrera zientifikoetako ikasleentzat interes bereziko saioak izango ditu.

XXIV. edizioa online egingo da 2023ko azken hiruhilekoan, urriaren 6tik abenduaren 15ra, ostiral guztietako arratsaldetan (zubietan eta jaiegunetan izan ezik). Saio horiez gain, bi irteera eta tailer bat egingo dira jardunaldietan landutako gaietan modu praktikoan eta bizipenenaren bitartez sakontzeko.

Saioetako bat Artxandako ibilbide ekologikoa izango da, urriaren 21ean, Ekologistak Martxan taldearen laguntzarekin eta Eduardo Renovales bere gida naturalistaren eskutik, jardunaldietan landutako gaietan sakontzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu mintegiaren webgunea:

https://euskadi.isf.es/mintegia/?lang=eu

 

Kokapena

Aurten, mintegiko aurrez aurreko saioak Ingenieritza Goi Eskolan egingo ditugu. Torres Quevedo plaza 1ean dago, 48013an (Bilbo). Hementxe duzu mapa bat gu aurkitzeko!

Iristeko modu desberdinak daude:

  • Metroan: San Mameseko metro geltokitik.
  • Trenez: handik minutu batzuetara Renferen geltokia dago San Mames inguruan.
  • Kotxez: ez dizugu gomendatzen autoz etortzea, gertu aparkatzea zaila baita, baina irtenbide posible bat eskaintzen dizugu. 9 minutura, oinez, Olabeagako aparkalekuan utz dezakezu autoa, Urgozo kalean, TAOrik gabe
  • Twitter
  • Facebook