Ekomartxa2023an izena emateko azken astea. Anima zaitez!

Aurten ere Ekomartxa itzuliko da, Ecologistas en Ación taldeak urtero antolatzen duen ibilbidea, non bizikletarekiko grina eta aldarrikapen ekologista batzen diren. Aurten, Gaztela eta Leonen, Kantabrian eta Bizkaian ibiliko gara pedalei eragiten, uztailaren 15etik 30era, mugikortasun iraunkorra, soziala eta egituratzailea aldarrikatzeko eta, aldi berean, igaroko garen lurraldeetako ingurumen-arazoetan sakontzeko.

ecomarcha-2023-destacado.png

 Garraioaren sektorea da berotegi-efektuko gasen igorle nagusia Espainian eta Europan, eta isurketa guztien ia herena egiten du. Gaur egun, automobil pribatuen erabilera ardatz duen eredua da nagusi, batez ere landa-eremuetan. Zoritxarrez, azken hamarkadetan trenbideko garraioa sistematikoki desegin da. Hirietan, mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta trafikoa murrizteko ekimenak oso zalantzan jartzen dira. Hala ere, bizikleta garraiobide eraginkor eta osasungarria dela erakusteko aukera gisa aurkezten da Ecomarca, baita garraioaren beharrezko deskarbonizazioa eskatzeko ere, horrela planeta hozten eta mugikortasun iraunkor eta sozialki arduratsua sustatzen lagunduz.

Ekomartxan edonork parte har dezake, etapa gehienak bigarren mailako errepideetatik edo bide berdeetatik igarotzen dira. Ibilbide inklusiboa eta irisgarria izatea nahi dugu. Behar espezifikoak badituzu, haurrak eramateko asmoa baduzu eta beste familia batzuekin konektatu nahi baduzu, zaintzak partekatu nahi badituzu, eta abar, adieraz iezaguzu izena emateko formularioan edo e-mailean. Kasuz kasu aztertzeko konpromisoa hartzen dugu.

Informazio gehiago eta izena eman uztailaren 9ra arte!

Agur ziklista eta ekomartxosoa! 🚲

  • Twitter
  • Facebook