Bizizaleak Konpartsa Ekologista topera txosnaren muntaian!

Aste Nagusiaren atarian gaude eta Bizizaleak Konpartsa Ekologistan topera gaude txosnaren muntaketan. Lan handiko orduak dira, baina baita dibertitzeko eta jaietan berriz ikusteko gogoa ere.

Gure koloreak margotzea, sukaldea eta barra muntatzea, non edariak eta ogitartekoak zerbitzatuko ditugun, gure musikarik onena… hori guztia jaiez goza dezagun, baina aldi berean inolako erasorik gabe, gure jai-espezia pertsona guztientzako leku alai, eroso eta seguru bihurtzeko.

Ona hemen gure muntaketa-lana erakusten duten hainbat argazki:

 

Gure kartelik  maiteena ere iritsi da txosnara:

 

  • Twitter
  • Facebook