Bizikletaz doako ibilaldiak Barakaldon

Barakaldon doako bizikleta ibilaldi bat egin nahi duzu? Ekologistak Martxan, Biraka eta Agharas, Barakaldoko Udalaren laguntzarekin, doako ordubeteko ibilbideak eskaintzen dizkizute udalerriko hainbat auzotan irailaren 15era arte.

‘Bizikletaz, adinik gabe eta oztoporik gabe’ ekimenaren helburu nagusia, beren kabuz, adinagatik edo dibertsitate funtzionalagatik bizikletaz joan ezin dutenei plazera itzultzea da. Helburu horrekin batera, proiektuak bizi-kalitate hobea eskaini nahi die pertsonei, parte-hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez.

Ibilbideak, gainera, aukera ematen die gozatu nahi duten pertsonei udalerriak urteetan zehar izan dituen hirigintza-aldaketak bertatik bertara ezagutzeko, baita bizi ziren auzoa ezagutzeko ere. “Pertsona guztientzako hiria egin nahi dugu; gizarte-harremanak sustatu, historiak kontatuz, eta belaunaldien arteko loturak hobetu”, azaldu dute bultzatzaileek.

Informazio gehiago nahi baduzu eta ibilaldietan izena eman nahi baduzu bisitatu esteka hau.

 

  • Twitter
  • Facebook