Bergarako erraustegiaren aurkako argazki erraldoia

Larramendiko Arnasa plataforma,k- Ekologistak Martxanek laguntzen duen ekimena,- argazki erraldoi bat antolatu zuen joan den igandean, uztailak 3, Bergarako San Martzial jaietan, Valogreene Paper BC SL enpresak Larramendi industrialdean sustatutako paper-hondakinak tratatzeko planta bat instalatzearen aurka protesta egiteko.

Ehunka lagunek parte hartu zuten argazki honetarako prestatu zuten ekimenean, beharrezko aldarrikapen bat betikotzeko eta indar handiagoa emateko balio izan zuena. Gogorarazi nahi dugu plataforma proiektuaren aurka dagoela, «Bateraezina» delako indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorretik eta Larramendi Sektoreko Plan Partzialetik eratorritako hirigintza-zehaztapenekin.

Bestetik, “Isilpean” landutako proiektua dela esan dute, Gipuzkoako udalerrian erraustegia martxan jartzeko proiektuaren xehetasunen berri herritarrei modu gardenean eman gabe.

ERRAUSTEGIRIK EZ. EZ HEMEN, EZ IÑON !!!

  • Twitter
  • Facebook