Ekologistak Martxan eta beste kolektibo batzuk argindarraren prezioaren igoera neurrigabea salatzeko manifestazioa egingo dute martxoaren 26an Bilbon

Datorren martxoaren 26an, larunbata, manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan, ‘Sakeoari ez. Energiarako eskubidea’. M26 danok Kalera!’, Arriaga plazatik abiatuko da 18:00etan.

Sindikatuek, auzo-elkarteek, etxebizitza-sindikatuek eta beste gazte-erakunde eta talde ekologista batzuek- Ekologistak Martxan haien artean-, bultzatutako mobilizaio hau, azken hilabeteotan argiaren prezioaren neurrigabeko igoera salatzen du.

Azken hilabeteetako tarifazo elektrikoaren aurrean herri-mugimenduko hainbat eragileek dinamika hau aurkezten dute, argiaren prezioaren igoera lotsagarriak errudun boteretsuak eta ondorio mingarriak dauzkatela seinalatzeko.

Igoera historiko honek, azken asteetan maximoetan kokatzen ari dena, zama berri bat suposatzen du langile-familia askorentzako, jada krisiarengatik kaltetuak daudenak. Aldi berean, elektriken onura ekonomikoak gora doazte etenik gabe. Ekimenak hainbat administraziok egoera bidegabe hau konpontzeko egin ditzaketen neurri zehatzak proposatzen ditu. Epe labur, ertain eta luzean aplikatu beharreko neurriak dira hauek, merkatu elektrikoaren erabateko aldaketara iristeko, eta era honetan, elektrizitatea bizitza onerako oinarrizko eskubidetzat hartzeko, eta ez merkantzia bat bezala. Hona hemen proposatutako neurriak:

  • Elektrizitate-mozketak benetan geldiaraztea, eta argindarraren fakturari aurre egin ezin dioten pertsonen zorpetzea geldiaraztea.
  • Bide beretik ezinbestekoa da elektrien aberastasunari muga jartzea, besteak beste nahi dituzten prezioak jar ditzaten oztopatuz.

Honengatik guztiagatik, Martxoaren 26an 18:00etan Arriaga plazatik aterako den mobilizaziora
deitzen dute.

SAKEOA ETEN DEZAGUN!

#M26SakeoariEz

 

 

  • Twitter
  • Facebook