Aste honetan ‘Sakeoari ez. Derecho a la Energía’ kanpainaren ekintzak jarraitzen dute, argindarraren prezioaren neurrigabeko igoerari aurre egiteko

Oso datu adierazgarri bat: EAEn, 10 etxetik 1 pobrezia energetikoko egoeran dago, hau da, 70.000 baino gehiago. Desberdintasun horrek, azken urte honetan, Euskal Herriko milaka eta milaka pertsona pobrezia energetikoan bizitzera eraman ditu. Azken hilabeteetan argindarraren prezioaren neurrigabeko igoera salatzeko, hainbat talde ekologistak -tartean Ekologistak Martxan-, sindikatuek, auzo elkarteek, etxebizitza sindikatuek eta beste hainbat gazte erakundek ‘Sakeoari ez. Derecho a la Energía’ abian jarri dute.

Dinamika horren lehen pausua otsailaren 17an egin zen, prentsaurreko baten bidez, Bilboko Iberdrola Dorrearen aurrean. Ekimen honen deitzaileen arabera, konpainia hau da enpresa energetikoak lortzen dituzten onuren adibide ona da – 2020an 3611 milioi euro pilatu baitzituen-, eta, bitartean, herritar askok desberdintasun energetikoan bizi behar dira.

Aurkezpenean azaldu zutenez, “Bizi garen sistema kapitalista, gero eta zakarragoa, pobrezian bizitzera kondenatzen gaitu, modu estrukturalean”. Halaber, adibide gisa jarri zuten elektrizitatearen prezioaren igoerarekin batera, elikagaien eta alokairuen prezioaren igoera. “Horren ondorioz, gero eta zailagoa da bizimodu duina izatea, eta sistema horrek asko eta asko muturreko prekarietate egoerara kondenatzen gaitu”, azpimarratu zuten.

Egoera bidegabe horri irtenbidea emateko, kolektiboek elektrizitate-mozketak geldiaraztea eta argiaren fakturari aurre egin ezin dioten pertsonen zorpetzea gelditzea eskatzen dute. Ildo beretik, adierazi dute funtsezkoa dela neurriak ezartzea elektrikoek argiaren prezioak nahierara zehaztea eragozteko, eta, jakina, prezio horiek aberastea mugatzeko neurriak hartzea.

Aste honi eta hurrengoari begira, hainbat errebindikazio-ekintza antolatu dira ildo horretan. Horrela, ostiral honetan, martxoaren 11n, ekimenaren bultzatzaileek hitzaldi bat antolatu dute. “Zer dago argiaren prezioaren igoeraren atzean?”, izenburupean. Bertan fakturaren igoeran eragina duten faktoreak argituko dituzten gaiak jarriko dira mahai gainean. Ekitaldia 18.30etan izango da La Bolsan. Ekintzen egutegi hori osatuz, batzar ireki bat deitu da martxoaren 16an, Santiago plazan, 18.00etatik aurrera. Bertan, ideiak eta proposamenak aurkeztu ahal izango dira guri hainbeste eragiten digun gai honi buruz.

Azkenik, datorren martxoaren 26an, larunbata, manifestazioa egingo da Bilboko kaleetan zehar, “Sakeoari ez. Energiarako eskubidea ‘. M26 danok kalera! ‘, Arriaga plazatik abiatuko dena 18.00etan.

 

 

 

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook