Manifestazioa: Pagasarrira igoera zaburik gabeko natur ingurunea aldarrikatzeko

Ampliación Supersur Ez! Plataformak zalantzan jarri du Bizkaiko Foru Aldundiak Pagasarri mendian, tontorreko babeslekuaren ondoan, Arnotegin eta Ihurbilen aisialdirako eta kirolerako hiru eremu eraikitzeko hartutako erabakia.

Ekintza horien bidez, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen bigarren faseko obrek, Supersur izenekoak, eragindako kalteak konpentsatu nahi dira. Konpentsazio-neurriak Plan Berezian jasota daude, eta bertan esaten da proiektuak Bilboko Udalari aurkeztu behar zaizkiola, hark onartzen baititu; beraz, erakunde horrek erantzukizun handia du obra horiek egitean.

Bizkaiko Foru Aldundiak neurri batean konpentsatu nahi badu bere politikek lurraldean dakarten desarrollismoaren aztarna, hainbat modu ditu hori egiteko, egokiagoak eta ingurumenarekin integratuagoak; adibidez, Plan Bereziko proposamenak praktikan jar ditzake; adibidez, Pagasarriko gailurrean bertako landaredia berreskuratzea proposatzen da. Halaber, lur degradatuak edo habitat mehatxatuak birgaitzea proposatzen da.

Aldi berean, Amplicación Supersur Ez! Plataformak deitoratu egiten du Bilboko Udalak Pagasarrin jolas-gune berri horiek baimendu izana. Hartutako neurriagatik protesta egiteko,  datorren martxoaren 5ean, Plataformak Pagasarrirako igoera antolatu du.

Plataformak aldarrikatzen du mendira joaten diren pertsonek modu naturalean, irudimenez eta askatasunez gozatzeko eskubidea dutela, betidanik egin den bezala; horregatik da garrantzitsua Pagasarri bezalako ingurune gehiago ez artifizializatzea. Igoera 10:00etan hasiko da Zabalburu plazatik, ondoren Igertukin lotu eta Pagasarriko gailurrean amaituko da. Antolatzaileek mendiko botak, makilak, janaria eta edaria eramatea gomendatzen dute.

 

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook