Haize Berriak Koordinakundeak Ultra Korrikaren lehenengo edizioa antolatu du, Sacyr Concesiones SL-k sustatutako makroproiektu eolikoek mehatxatzen duten mendiak eta haranak defendatzeko helburuarekin. Zeharkaldia ekainaren 26 eta 27an izanen da.

Roberto Pascualek (Paski) egingo du etenik gabeko zeharkaldia, 165 kilometro, 50 herri baino gehiago zeharkatuko ditu, 40 ordutan, Mendi Martxak egin ondoren jasotako lekukoa eskuan eramanez.

Honako hauek dira Ultra Korrikaren helburuak:

1- Agerian jarri gure mendien izkutuko aberastasuna, gaur egun, SACYR enpresaren makroproiektu eolikoen mehatxupean daudenak. Proiektuak 195m altuerako 56 haizesorgailu, jarri nahi ditu Esteribar, Erro, Anue, Ezkabarte, Odieta, Eguesibar, Xulapain, Lizoain Arriasgoiti eta Olaibarren.

2- Nafarroa osoan zehar aurkeztu diren energia berriztagarriei lotutako makro proiektuek suposatzen duten gehiegikeria salatzea.

3- Egun tramitatzen ari diren makroproiektu eoliko eta fotoboltaiko, zein hauei lotutako azpiegituren inguruko prozedura administratiboak berehala etetea eskatzea.

4- Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari eskatzea gure komunitateko trantsizio energetikoa eta berriztagarrien garapen demokratiko bat ahalbidetuko duen prozesu sozial bat abian jartzea.

Hauek dira Ultra Korrikaren ezaugarriak:

– 30 legoa nafar, 165 bat km eta Everest bateko desnibel positiboa izango du, 8.900 metro ingurukoa.

– Ibilbidea, zati gehienetan bidezidorretatik eta mendipko bideetatik igarotzen da. Soilik ibilbidearen %10a errepide edo pistetatik izanen da.

-Parte hartzaileek beren materialaz eta janariaz zein uraz arduratuko dira. Haize Berriak ez du laguntzarik emango, beraz, parte hartzea bakoitzaren ardura izanen da. Haize Berriak ez du istripu ez erantzunkizun zibileko asegururik.

– Ez dago izen-emate prezioriok.

– Ura dogoen toki askotatik pasatzen da (ikusi ibilbide orria). Ultra Korrika 26 iturritatik pasako da, ibilbidean zehar ura edateko erabiliko direnak.

– Aurreikusitako ordutegia jarraituko da baina antolakuntza edo aurreikusi gabeko arrazoiek aldaketak eragin ditzakete.

– Paski jarraitzeko GPS bat eramango da honako webgunean: https://www.nonstopventura.com/tracking

Aurreikusitako erritmoa hau da:

– Lehenengo eguna goizaldetik arratsera arte: 5km/h

– Arratsetik goizaldera: 4km/h

– Bigarren eguna goizaldetik arratsera arte: 4,5 km/h

– Gauaren hasiera eta bukaeran 30 minutuko bi geldialdi

– Eguneko 15 minutuko bi geldialdi

– Zeharkatutako 60 bat herri, toki eta gailurretan, behar izanez gero, ura edateko edota lekukoari zinta bat jartzeko 2 minututako geldialdiak

– Guzti honek 36 orduko ibilaldia sortzen du, otorduetarako 2 ordutako geldialdiak eta beste 2 ordu geldialdi teknikoetarako. Orotara 40 ordu.

https://drive.google.com/file/d/1Q4bSeQVko2Mu_J94vgGzL3RS-b2CENio/view?usp=sharing

Laguntzeko moduak hauek dira: kilometroen erosketa sinbolikoa, donazioak, Paskirekin korrika egitea edota sare sozialetan ekimena zabaltzea.

Ez bada korrikarik egin nahi, Haize Berriak Koordinakundearen Ultra Korrikan parte har daiteke kilometro batengatik 10 € ordainduz edota dohaintza bat eginez.

Izen-emate sinboliko honekin, Haize Berriak gure lurraldearen defentsan egiten dituen jarduerak ordaintzen lagunduko duzu.

Esteka honetan laguntza ekonomikoa eman dezakezu:

Euskarahttps://www.herrikrosa.eus/RealizarInscripcion.asp?carrera=809&idi=EU

Gaztelerahttps://www.herrikrosa.eus/RealizarInscripcion.asp?carrera=809&idi=ES

  • Twitter
  • Facebook