Ekologistak Martxanek ehiza-barruti batzuek konfinamendua gainditzen saiatu izana salatu du

Ekologistak Martxanek Arabako Foru Aldundiari egindako eskaera bat eskuratu du, Arabako Errioxako ehiztari-elkarte batek orkatzak ehizatu ahal izateko, baita gauez ere.

Eskaeraren aitzakia nekazaritzako ustiategiei eragindako kalteak dira, baina, ohi bezala, ez da ustezko kalteen peritu-txostenik erantsi, eta, beraz, ez dira zehazten, ez kuantifikatzen, ez ebaluatzen. Hori ezinbesteko baldintza izan behar da osasun-alarmako egoeran ehizatu ahal izateko.

Eskaeran, arrak zein emeak hiltzeko baimena eskatzen da, eta hori guztiz gaitzesgarria da, oraintxe bertan orkatz-emeak kumeak erditzeko zorian baitaude.

Alarmak eta konfinamenduak irauten duten bitartean orkatzak ehizatzeko baimenik ez emateko eskatu dio Ekologistak Martxanek Arabako Foru Aldundiari.

Kontsulta ezazu hemen prentsa-ohar osoa pdf formatuan (gazteleraz)

  • Twitter
  • Facebook