Ekologistak Martxan-eko Diosa Maat belaontzia Euskal kostaldean izango da datozen asteetan

Diosa Maat belaontziak 2019ko kanpaina Santanderren hasi zuen pasa den ekainak 15ean. Galiziaraino joan ondoren Asturiasetik bueltatu eta Santanderren berriz egon ondoren, Getxora iritsi da abuztuaren 29an. J pantalean dago, ta gaur, ate irekiak daude ikusteko 18:30etatik 20:30ak arte.
Aurtengo kanpainak ‘Belaontzia Martxan

2019: Arrantza eta turismo jasangarri baten alde’ du izena. Arrantza jasangarriaren aldeko sinadura bilketa bat egiten dabil, 2020an Europa mailako legedia bete dadin. Gainera Bandera beltzei buruzko ekintzak egingo dira eta baita Gelidium algei buruzko informazioa banatuko da.
Getxoz beste, datozen bi asteetan Ondarroa, Donostia, Pasaia eta, bueltan, Zumaia eta Bermeo bisitatuko ditu belaontziak, kanpainaren helburuak betetzeaz gain, bertako arazoekin lotutaok ekintzak egingo dituen bitartean.
Gainera, geldialdia egingo duen portuetan belaontzia bisitatzeko aukera zabalduko da aurretik abisatuko delarik zein ordutegitan zabalduko den.

  • Twitter
  • Facebook