Getxoko (Bizkaia) bizilagun elkarte eta talde ekologistak ur beltzak itsasora isurtzearekin amaitzea eskatzen dugu Kantarepen, Arrigunaga hondartza inguruan

Getxoko Auzokideak, Ekologistak Martxan eta Eguzki Talde Ekologistak Getxon, Kantarepe – Arrigunaga inguruan, ur beltzen edo saneamendu uren isurketa salatzen dugu. Isurketa hauek ez dute etenik izan gutxienez orain urtebete ezkeroztik, inguruko hondartza guztietan bainua debekatzea eragin zuen kutsadura gertakari larri bat gertatu zenetik, zeina 2018an GUK Getxo taldeak salatu zuen. Orduan, ur beltzez gainezka egiten zuen Ur Partzuergoaren gainezkabide bat topatu zen Usategi inguruan, zeinak egun kutsatzen jarraitzen duen.

Azken egunetan biral bihurtu den bideo batek egoera argi azaltzen du:

https://www.facebook.com/EkologistakMartxan/videos/2055214698120989/

Guzti honen salaketa eta konponbide eskaera helarazi diogu naiz Ur Partzuergoaren hala Udaletxeko arduradunei.

Salatzaileok, utzikeriaren ondorioz galdutako urte hau instituzioei egozteko modukoa izan arren, Ur Partzuergoarekin eta Getxoko Udalarekin izandako harremanetan jasotako erantzunak azkenean ekintza zehatz bihurtzearen itxaropena dugu.

Instituzio hauek lehen bait lehen koordinatu, arazo zehatza topatu eta konpontzea espero dugu, izan ere arazo hau, Getxoko azken kala hiritar “birjinean” gertatzen ari da, non inguruko ubarroi kolonia bakarra kokatzen den eta inguruan dauden Arrigunaga eta Ereaga hondartzetako bainurako uren kalitatean eragin zuzena duen eta ondorioz baita bertaratzen diren milaka bainulariengan ere.

  • Twitter
  • Facebook