Errauskailuaren aurkako gose grebalariekin bat

Ekainaren 14an hasi zuten gose greba 4 emakumek eta 2 gizonek Donostian. Aste bat iraun eta gero atzo (asteazkena 21an) bukatu zen. Grebalarietako bat Ekologistak Martxanekoa izan da, eta erakunde bezala harekin eta beste grebalariekin egon gara, errausketaren aurka antolatu diren beste zenbait jardueretan bezala. Astelehenean hai zuzen (ekainak 19) gose greba egiteko aukeratu zen gunean, Easo plazan,  Ekologistak Martxanek argitaratutako ‘Zor ekologikoa’ bideoa erakutsi genuen eta honekin batera zor ekologikoa eta hondakinei buruzko hitzaldi bat eskaini genuen. HAn bultzatutako beste jardueretan parte haru dugu ere. Larunbatean giza-kate bat egin zen. Astelehenean ere EiTBren Miramoneko estudiotara joan ginen hone zentsura salatzeko. Eta atzo berdin Diario Vascoren egoitzean honek 7 egun hauetan inposatutako zentsura salatzeko. Atzo bukatu zuten gose greba, ekitaldi unkigarri batez (beheko bideoa ikusi edo  Argiako artikulo eder hau irakurri).
Jarraiean bukaeran abestutako “Gosearen koplak”.
Orain errausketaren aurka ekin behar dugu, eta horretarako, beste erak burutu.

 Gosearen koplak

Eskabadora petrala                             Haizea nahi dugu haize
urratuaz lurrazala                             lurra baso edo belaze
erraustegia ta kapitala                        aske bizi nahi duena ezin
lurrak irentsi ditzala                         zementuarekin ase

Kaiolan goxo txoria                            Putreak erasoz ari
hanka-erren, ahots lodia                       zelaian ardi beltzari
ETBk ez informatzea da                         ez gara izango Diario Fatxoren
eguneroko ogia                                 eskeletako haragi

Angulak zelebratzeko                           Betaurreko lanbrotua
txanpaina fresko antzeko                       guante zuridun eskua
gu Regimenean bizi behar                       egi gosez gaude herritarrok
hiru gizon gizentzeko                          erakutsi kontratua!

Sei lagun kalean finko                         Sei lagun gosean tinko
gose-greban alai, tinko                        egon direlako finko
milesker iparra jartzeagatik:                  erraustegia egin gabe dago
EZ, EZ DUGU IRENTSIKO!                         GUK EZ DIEGU UTZIKO!

  • Twitter
  • Facebook