Iberdrolako gau lasterketa, istripu nuklear baterako simulakroa

Gaur goizean Garoñaren aurkako foroak Iberdrolako buruzagiari gutun bat helduazari dio, burutu berri duen jarrera aldaketaren alde eginez. Lehen aldia da Iberdrolak gure inguruko zentral nuklearretan,  Txernobil zein Fukushiman gertatutaku istripuak gertatu daitezkeela  onartzen duela eta herritarrek zer egin jakin dezaten hauek trebatzea erabaki du. Simulakro honen bidez, Santa Maria de Garoña zentralean istripu bat gertatzean zer egin behar dugun azaltzen digu: KORRIKA!

Garrantzi handikoa deritzogu entrenamendu honi, ezbeharren bat gertatuz gero inguruko biztanleek beraien etxebizitzak bertan behera utzi beharko dituztelako.
Hori bai, nola trebatuko ditu korrikan ihesi egin ez dezaketen ume, heldu eta persona ezinduak?
Beraien indiferentziaz arriturik, bai akziodunok bai empresakideok, ironia darabilgu egoera hau zalatzeko, izan ere gure bizia eta gure ondorengoena dago jokoan.

Gutuna irakurri 

  • Twitter
  • Facebook