Bost lagunetik bik ozonoz kutsatutako airea arnastu dute Euskadin

2016ko ozono-kutsadurari buruzko txostena: Euskadiko ondorioak

Eusko Jaurlaritzak ez du legea bete, ez duelako garatu Barnealdeko Arroetako (eskualderik kaltetueneko) ozono maila jaisteko egin beharreko airearen kalitatearen hobekuntza plana

Euskadiko 860.000 biztanlek ozonoz kutsatutako airea arnastu dute 2016ko udaberrian eta udan. Ecologistas en Acción elkarteak prestatutako Ozono Kutsadurari buruzko txostenak argi utzi du biztanleen % 40 eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen % 75 Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako gehienezko ozono-mailetatik gora daudela. Egoera meteorologikoa, klima-aldaketa, trafikoaren gorakada, ibilgailuen emisioen iruzurra eta gobernuak ,energia berriztagarrien ordez, energia zikinen alde egitea, horiek guztiak dira, besteak beste, herritarren osasunari, laborantzari eta espazio naturalei muin-muinetik eragiten dien arazoaren iturburuak.

Ecologistas en Acciónek prestatutako txostenean ozonoa neurtzeko 455 neurketa-estazio ofizialetan jasotako datuak aztertzen dira. Horietatik 27 Euskadin daude.

Euskadiri dagokionez, hauek dira ondoriorik azpimarragarrienak:

– Ozono troposferikoa biztanle kopururik handienari eta lurralderik zabalenari eragiten dion kutsatzaile atmosferikoa da. 2016an, ozono troposferikoaren mailak egonkortu egin dira, 2014koen gainetik eta 2015ekoen azpitik. Bilbon, Donostian eta Gasteizen, autopistetan eta autobideetan eta Behe Nerbioiko industrialdean sortutako kutsadura erasandako lurralde osoan barreiatzen da, eta hainbat toki urrunetara eta landa-guneetara heltzen, ozono troposferiko gisa.

Ecologistas en Acciónen txostenak Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako balioa hartu du erreferentziatzat. Txostenaren arabera, ozonoz kutsatutako aireak herritarren % 40ri eragin die, eta lurraldearen % 75ari, bereziki Kostaldean, Barnealdeko Arroetan eta Ebroko Haranetan.

– Araudiak ezarritako balio objektiboa aintzat hartuz gero -Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioak baino malguagoa dena-, biztanle batek ere ez zuen arnastuko helburu legaletik gora kutsatuta dagoen airerik. Alabaina, ozonoari dagokionez, maila horiek gainditu egin dira Valderejoko estazioan eta Barnealdeko Arroetan.
-Ozonoa oso kutsatzaile konplexua da, atomesfera baxuan osatzen da eguzkiaren eraginez eta prekursoreak deituriko bestelako kutsatzaileen konbinazioaren ondorioz; ibilgailuen-zirkulazioa, zentral termoelektriko handiak eta zenbait jarduera industrial. Udaberria eta udara bitartean areagotzen da hiri-inguru eta landetan.

2016an emandako ozono kutsadura, aldaketa klimatikoarekin eta honen ondorioz gertatutako bataz besteko tenperaturen igoerarekin eta muturreko fenomeno metereologikoekin erlazionaturik dago guztiz.

– Ozono kutsadura, lehen mailako osasun arazo baten moduan landu beharko litzateke. Ingurumenerako Agentzia Europearrak emandako datuen arabera 1.800 heriotza goiztiar ematen dira Espainiar Estatuan, ozono kutsadura maila altuaren eraginez. Kaltetuenak umeak, pertsona nagusiak, haurdun dauden emakumeak eta arnas aparatua eta bihotzeko gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak dira.

– Banku Mundialaren arabera, guzti honek osaun sisteman duen kostua urtean 5,000 milioi euro ingurukoa da, espainiar BPGaren % 0.33 -a izanik (ekosistema naturaletan eta laborantzan eragiten duen kaltea kontutan izan gabe).

– Administrazio publikoetatik hiritarrei ematen zaien informazioa ez da egokia eta ez dator bat arazoaren larritasunarekin. Zalla eta Valderejoko estazioetan ozono kutsadura maila gainditu egin zen hainbatetan irailean eta Eusko Jaurlaritzak ohar motz bat baino ez zuen argitaratu bere web orrialdean, bereziki sentikorra den biztanleriari abixua emateko duen legezko bete beharra saihestuz.

-Indarrean dagoen lege araudiaren arabera, kutsadura murrizteko Airearen Kalitatea Hobetzeko Planak derrigorrezkoak dira. Aitzitik, ozonoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza Barnekaldeko Erroetan nahitaezkoa gertatzen den plan hori garatu eta ezarri gabe. Bertako 280.000 biztaleak arriskuan jartzen dituen arduragabekeria da hori.

– Euskadiko ozono kutsadura murrizteko neurririk eraginkorrenak ibilgailuen zirkulazioa gutxitzea eta mugikortasun jasangarria eta garraio publikoa sustatzea dira. Erraztasunak eman behar zaizkie oinezkoei eta baita bizikletan doazenei ere.

  • Twitter
  • Facebook